Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Amazoniaren xede ekologikoa aldatzen ari da, eta, erritmo bortitz horretan jarraituz gero, etorkizun hurbil batean egoera latza izan daiteke. Fotolia
Amazonia 2025 urterako desagertu liteke, ikerketa esanguratsu baten arabera

Amazonia 2025 urterako desagertu liteke, ikerketa esanguratsu baten arabera

Nazioarteko txosten honek ohartarazten duenez, munduko biriki berdearen esparru handi bat xurgatzen duena baino karbono gehiago isurtzen ari da

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 8 de septiembre 2022

Nazioarteko ikerketa esanguratsu batek nabarmentzen duenez, Amazonia 2025 urterako desagertu liteke. Txosten honen arabera, munduko biriki berdearen esparru handi bat xurgatzen duena baino karbono gehiago isurtzen ari da. Horren harira, Amazoniaren xede ekologikoa aldatzen ari da, eta, erritmo bortitz horretan jarraituz gero, etorkizun hurbil batean egoera latza izan daiteke.

Nahiz eta Geoerreferentziatutako Gizarte eta Ingurumen Informazioko Sare Amazonikoa (Raisg) garatutako ikerketaren ondoriook erabat kezkagarriak izan, 'La Amazonía a contrarreloj: Un diagnóstico regional sobre dónde y cómo proteger el 80% para el 2025' txostena landu duten zientzialariek itxaropen izpi bat ere ematen dute ezagutzera. Izan ere, lurralde indigenak aliatu nagusitzat hartuz gero, lurreko ur gezaren erreserba handiena kontserbatzeko denbora badagoela uste dute. Amazoniak gaur egun Hego Amerikako lurraldearen ia %40 hartzen du aintzat.

Lan esanguratsu hauxe aurreko astelehenean, irailaren 5ean, eman zuten aditzera Amazoniako Arroko Erakunde Indigenen Koordinakundeko (Coica) 500 herri baino gehiagok Liman (Peru) ospatutako Herri Indigenen V. Goi Bileran.

Lan honek adierazten duenez, Amazoniako basoa itzulerarik gabeko puntu batean omen dago, basoen deforestazio eta degradazio-tasa ikaragarria baita, zonaldearen laurdena suposatzen duena, eta, egunero 137 espezie bizi desagertzea eragiten duena, hain zuzen ere.

Zientzialariek diotenaren arabera, baso-soiltze eta degradazio konbinatuen % 90 Brasilen eta Bolivian ematen da. Boliviako eskualde Amazonikoan, esaterako, urte baten buruan euriteek %17 egin dute behera, baita tenperaturek gradu bat gora egin ere azken hamabi hilabeteotan.

Horrez gain, Amazoniako lurraldearen bi herenek presio iraunkorren bat sufritzen dute hainbat ondorio tarteko, legezko edo legez kanpoko mehatxuengatik, petrolio-blokeak, zentral hidroelektrikoak, meatzeak eta nekazaritza edota abeltzaintza jarduerak. Ondorio latz hauek bertako baso-soiltzearen % 84aren erantzule zuzenak dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Amazonia 2025 urterako desagertu liteke, ikerketa esanguratsu baten arabera