![Nazioarteko adituak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, beste behin](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202212/03/media/cortadas/445da9fc-734c-4976-9f30-0a7ea4fa82fd-kixH-U180902457491NEG-1248x770@El%20Correo.jpeg)
![Nazioarteko adituak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, beste behin](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202212/03/media/cortadas/445da9fc-734c-4976-9f30-0a7ea4fa82fd-kixH-U180902457491NEG-1248x770@El%20Correo.jpeg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Sábado, 3 de diciembre 2022, 20:30
Iruñeko Nafarroa Arenan ospatuko da aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, abenduaren 18an. Bertsozaleak eta bertsolariak irrikitan egongo dira egun hori noiz helduko eta baita nazioarteko adituak ere, «urteetan eraiki ditugun harremanen ondorioz» hantxe izango direlako, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
Munduan badira bertsolaritzaren kasuan bezala hitzaren jolasa maite duten hainbat kantu inprobisatu, eta horiek ordezkatzen dituzten zenbait elkartetako kideak izango dira txapelketa azken saioan: Kataluniako Cor de Carxofa, Glosadors de Mallorca, Galiziako Oral regueifa elkartea, Madeirako Xarabanda eta Sardiniako cantadorien lana sustatzen duen Cordinamentu Artes Musicales et Poèticas de Tradizioni Orali de Sardigna elkarteetako kideak.
Horietako zenbait ezagunak dira jada Euskal Herrian; esate baterako, 2016ko 'Europa bat-batean' egitasmoan kantuan aritu zen Maribel Servera glosadorea edota urteetan bertsolarien eta Sardiniako cantadorien zubi lanak egiteko garaian rol garrantzitsua izan duen eta aurreko zenbait finaletan ere egon den Paulu Zedda.
Halaber, Galiziako regueifaren eta bertsolaritzaren artean sortutako harremana nabarmentzekoa da, Bizkaiko Bertsozale Elkartetik bultzatzen den eta bi lurraldeetako ikastetxeetan garatzen den Regueibertso programari esker, eta Séchu Sende izango da Galiziako gonbidatuetako bat.
Ikertzaileen artean ere ikusmina sortzen du Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalak. Horrela, han izango dira Korsikako kantu inprobisatua aztergai duen Giovanni Ragni, Brasilgo inprobisatzailea eta doktoregaia den Edmilson Ferreira, puntu kubatarrean aditua den Amaya Carricaburu edota bertsolaritzarekiko interes berezia duten Oviedoko Unibertsitateko Jesús Fernández antropologoa eta Columbiako Unibertsitatetik datorren Rafael Yuste neurologoa, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.