Amalia Ibargutxi
Viernes, 14 de diciembre 2018, 22:00
Laugarren aldia da Garabide elkarteak 'Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak' aditu ikastaroa antolatzen duena. Irailaren amaieratik aste honetara bitarte luzatu da. Ikastaroko partaideek, nazio desberdinetakoak denak, euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibismoa egiten dute lehendik, eta 500 ordutik gorako formazioa jaso dute hizkuntzak biziberritzeko estrategietan. Garabide Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatu duten aditu ikastaro honetan gutxiagotutako 12 hizkuntzako 21 aktibistak hartu dute parte.
Publicidad
Jaso dituzten klase ordu horien osagarri, 21 bisita didaktiko ere egin dituzte euskararen biziberritzearen protagonista diren euskalgintzako eragile zein instituzioetara. Guztia borobiltzeko, gainera, 20 sentsibilizazio ekintza (hitzaldiak, erakusketak, proiekzioak…) egin dituzte herriz herri.
Ikastaroaren itxiera ekitaldia Eskoriatzan (Gipuzkoa) egin zuten asteazkenean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Bertaratutako ehun lagunek adi entzun zituzten aurkezle lanetan aritu ziren Sisa Anrango kitxuaren eta Txema Abarrategi Garabideko koordinatzailearen lehen hitzak.
Halaber, munduko hizkuntza gutxituen loraldia irudikatzeko lore sorta trukaketa ere egin dute, besteak beste, Milouda El Hankari amazigh hizkuntzaren aktibistak eta Jurdana Acasuso Azkue Fundazioko lehendakariak; Francisca Sanchez eta Felix Taruire Boliviako guarani hizkuntzaren aktibistak eta Eneko Gorri Miarritzeko euskara zerbitzuko teknikariak; Benedito Tui Brasilgo huni kui hizkuntzaren aktibista eta Karmele Perez HUHEZIko irakasleak.
Mexikoko nahuatla eta Yucatango maia, Ekuadorko kitxua, Guatemalako kitxea eta kaqchikela eta ketxia, Brasilgo kashinawa, Txileko maputxea, Kolonbiako nasa, Afrika iparraldeko amazigha, Bolibiako guarania eta kurdua hitz egiten eta defenditzen dituzten aktibistak elkartu dira ikastaroan.
Publicidad
Ekitaldiko hitzaldietan euskal hiztunak izan zituzten gogoan. «Zuek ispilu bat jartzen diguzue aurrean konturatzeko irabazten ari garela, ez bakarrik euskaldunontzat, baizik eta elkarrekin eraikitzen ari garen mundu berriarentzat», esan zuen Eneko Gorri euskara teknikariak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.