Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Martin-Etxebeste
Sábado, 30 de septiembre 2023, 19:14
Maitasun gutun bat izadiari. Horixe da Juan Kruz Igerabideren azken saiakera. Maitasunaren eta heriotzaren ondoren, natura izango da ziurrenik poema gehien inspiratu dituen gaia; baina gutxitan heldu zaio halako fintasunez. Testuak naturaren freskotasunaz gozatzen badakien pertsona baten esperientzia eta hautsak jandako liburuetako jakintza harrigarriaren arteko orekan idatziak daude. Jubilatzen ari den belaunaldiaren mundu ikuskeraren eta sinbologiaren isla baliotsua dira, eta ekologiaren militante izan gabe ere naturarekin konektatuta mantendu den sektorearen testigantza.
Autoreak naturako hainbat elementu bat hartu ditu abiapuntu gisa: txoko bat (Saturraran, Ursalto, Hiru Erregeren mahaia…), animaliaren bat (txantxangorria, ehunzangoa, katuak…), landareak (haritza, sendabelarrak…). Elementu hoiekin lotutako oroitzapenak eta jakintzak harilkatu ditu, guztira 37 artikulu labur osatzeko. Egiten dituen erreferentzitan asko irakurritako pertsona baten hegoak sumatzen dira, oso gora hegaldatzen. Greziar mitologia eta Euskal Herriko herri jakintza ageri dira; baina, batez ere, bere bizitzarekin zerikusia duten parajeak. Nire gusturako, heltzen den parajearen eta gaiaren antzinatasunarekin bat dator artikuluaren kalitatea. Zenbat eta gazteago idazlea, zenbat eta zaharrago oroitzapena, are urregorriago. Zenbait artikulu maisulanak dira. Aforismoetan trebatutako esaldi kontuntendeak tartekatzen ditu, gutxiren luman topatu litekeen estilo umoretsu edo poetikoarekin. Patxadaz mintzo zaio irakurleari Igerabide; makila eskutan, kasik basoaren parte. Ordulariak markatzen duen denboraren atzetik ziztuan doan trekkingzaleak ikusiko ez duen mendizale jakintsua da. Gelditu zaitez, irakurle, eta egin iezaiozu eguraldiari buruzko edozein aipamen. Basoa sumatuko duzu, hizketan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.