Borrar
Naturaren erritmoan
Territorios

Naturaren erritmoan

Paloma Rodriguez-Miñambres

Viernes, 13 de septiembre 2024, 23:29

Luis Garderen bederatzigarren poema-liburuan edadeak -edo heldutasuna izendatu ohi den horrek- ematen duen ikuspegiak bere aztarnak uzten ditu.

Obraren banaketari erreparatuz, zazpi atal dira, urritik (17 poema) apirila (poema bakarra) arteko hilabeteei dagozkienak. Olerki luzeen kopurua mehetuz doa atalez atal, basoan giza ahotsak aienatuko balira bezala.

Alde batetik, poetak naturan pausatzen du begirada (ura, arbolak, zaldiak, elurra) eta, beste aldetik, espazio hori habitatzen duen gizakiarengan (landa-herri bateko eguneroko zereginak), elementu horien arteko kontrastean ardazturik baitaude ia poema guztiak.

Aipaturiko kontrasteak tentsioa sortzen du gogo-aldartean zein hautaketa estilistikoan, errepikatzen diren hitzek giroa eratzea eta zentzuari oratzea ahalbidetzen dutelarik: ehiztariak, noizbehinka solaskidetzat duen alaba, auzokideak, lanabesen izenak (aitzurra, sega, aizkora), piano baten teklak…

'Urrats galduen hotsa'

  • Luis Garde Pamiela, 124 orr, 15 euro

Irudi boteretsuak darabiltza Gardek bakardardadea, heriotza edo oroimenaren gainean eta adjektibazio aberatsa nabarmentzen da, bereziki, lehen atalean, maiz hirutan azaltzen baitira multzokaturik: 'Idorrak, latzak, erabilezinak' (18 orr.), 'aseptikoak, kolektiboak, errugabeak' (30 orr.). Itxituraren irudia argigarria begitandu zait, 'alanbre-hesiaren beste aldetik' (20 or.), 'arantzako alanbrea' (60 or.). Izadiak giza mugak gainditzen ditu; halere, gizakia tematu egiten da hura menderatzen gure izate-eremua balitz bezala, naturak gizakien presentziarekiko axolagabe jokatzen duela -paisaia eder batean suizidioa gertatu daiteke- konturatu gabe.

Errealitate bat erakusten dute Garderen bertsoek, bukolikoa ez dena, ezta samurra ere. Gure hirietan gauden bezala itxita, naturarekin dugun harremana ez da herriko batena. Poetak gogoratu nahi digu biziera ez dela 'Beatus ille' topikoarena. Edo ez hori soilik. Bestelakoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Naturaren erritmoan