

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Gerediagaren poesiak oinarri oso markatuak ditu, eta alde honetatik begiratuta bere poemagintza koherentzia handiz aurkezten zaio irakurleari. Lehenengo oinarria naturalezaren presentzia da. 'Natura berriak' du izenburua bere azken poema liburuak eta izenburutik bertatik lehenengo oinarri honen aztarna agertzen zaigu. Naturalezaren gaiak alderdi desberdinak aurkezten ditu Gerediagaren poesian, eta gehienetan deboraren igarotzearekin du zerikusia, non ziklikotasuna azpimarratzen den. Naturalezan subjektua difuminatuta geratzen da, haren elementu bat besterik ez izateraino. Gizakiaren bizitzak, beraz, bat egin behar du ziklo horiekin, harmonia aurkituko badu. Eta bat egite harmoniatsu horren adibidea da liburu honetan aurkezten dena. Gizakiaren bizitzaren zikloak, urtaroak erakusten dituenak eta egunean zehar islatzen direnak sintonian agertzen direlarik, denboraren igarotzeari eta beraz heriotzari esanahia eta zentzua aurkitzen zaizkie, etengabeko gurpila sortuz. 'Lokatza' izan daiteke hitz klabe bat honetan, amaiera adierazten duen neurri berberean bizitza berri baten hasiera errepresentatzen baitu.
Poesia honek hausnarketara bultzatu nahi du irakurlea, poesia bizitzaz pentsatzeko bidea baita. Hauxe da bigarren oinarria, hausnarketaren eta adierazpen poetikoaren artean dagoen lotura, edota bi elementu horiek ezin banatzea. Formaren aldetik Gerediagaren poemek estilizazio erretoriko nabarmena aurkezten dute. Funtsezkoa ez den guztia bazterrean utzita esentzialenera jotzen du, irudi soiletara. Izan ere, liburu honetan agertzen diren irudiek zirkunstantziarik gabeko naturaleza abstraktu eta orokor baten presentzia erakusten dute. Aldi berean naturalezaren partea eta behatzailea den subjektua gero eta kontzienteagoa da bere lekuaz, eta unibertsoa bere inguruan aritzen dela pentsatu beharrean bera unibertso horren atal txiki eta xumea dela ulertzen du. Eta hau onartuta, zorionarekin parekatu daitekeen bakea erdiesten da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.