unai sarriugarte
Viernes, 31 de mayo 2019, 22:09
Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi dantzariek 45 egun emango dituzte Quebecen, Kanadan, 'No Trace' izeneko obra garatzen. Iaz, Gipuzkoako eta Quebeceko zenbait erakundek dantza sorkuntzarako lankidetza egitasmo bat jarri zuten abian, sormenaren garapena indartzeko eta baita koreografoen ikuspegi artistikoa zabaltzeko ere. Programa honen helburua sortzaile ezberdinei egonaldiak egiteko aukera ahalbidetzea da.
Publicidad
Aurtengo otsailean jarri zuten martxan proposamenak aurkezteko deialdia, eta, jasotakoen proiektuen artean, antolatzaileek Quebeceko erakundeekin elkarlanean Kanpai konpainiako Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi koreografoek egindako lana aukeratu zuten. Hori dela medio, 2019. urteko udazkenean bi hilabete eta erdiko egonaldia egingo dute Montrealen.
Bertan, esan bezala, 'No Trace' izeneko antzezlana garatuko dute. Montrealen dantza garaikideko profesional bilakatzeko bidean diren Quebeceko Ecole de Danse Contemporaine (EDCM) zentroko ikasleekin elkarlanean arituko dira. Eta bi dantzariek helarazi dutenez: «gizakiak inposatzen dituen arrastoei buruzko lana izango da».
Kanadan garatutako obra abenduaren 11tik 14ra bitartean ospatuko den Les danses de la Mi-chemin jaialdian aurkeztuko dute, Montrealen bertan. Dantzari euskaldunek, ikuskizunak ordu erdi inguru iraungo duela aurreikusi dute. Bi koreografoek dantzari talde handi batekin lan egingo dute.
Quebecek eta Gipuzkoak sinatutako lankidetza programan hainbat erakundek hartzen dute parte: Ecole de Danse Contemporainek, Conseil des arts et des Lettresek, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Gipuzkoako Dantzaguneak, Dantzaz Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroak eta Etxepare Euskal Institutuak, besteak beste.
Publicidad
Egitasmo hau bi norabide dituen proiektua da. Urte hasieran Louise Bedard dantzari eta koreografoa bi hilabetez egon zen lanean Tabakaleran eta Gipuzkoako Dantzagunean, Dantzaz elkarteko zenbait dantzariekin batera. Lan horren emaitza Errenteriako Niessen aretoan egon zen ikusgai. Era berean, Dantzaz konpainiak udazkenean Montrealen egingo duen ikuskizun oso baten parte izango da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.