UNAI SARRIUGARTE
Martes, 12 de octubre 2021, 22:23
Natalia Ginzburgen 'Bertute txikiak' liburua euskaratu dute. Irene Hurtado de Saratxo izan da liburua itzuli duena. Alberdania argitaletxeak plazaratu duen obra, euskaratu den idazle italiarraren laugarren lana da. Lan hauxe egileak bi multzotan saikatu zuen: lehendabizikoa memoriarekin erlazionatutakoa; eta, bigarrena, saiakera literarioaren estiloan burututako gogoeta moralak uztartzen dituena.
Publicidad
Aipatu bezala, lehendabiziko zatian bere memoria hartzen du aintzat. Izan ere, bere bizitzan gertatu ziren hainbat gertakari eta pasadizo daude irakurgai bertan: naziek kartzelan senarra erail zutenekoa, senar-emazte eta bere seme-alabek jasan zuten hiru urteko erbestealdia edota Italiak gerra ondoren ezagutu zuen hondamendi soziala, tarteko. Baita, gaztaroko lagun batek bere buruaz egin zuenekoa, bere bigarren bikotearekin Ingalaterran igaro zituen uneak nahiz bigarren ezkontzarekin bizi izan zituen nondik-norakoak.
Lanaren bigarren multzoan, berriz, hainbat gai ezberdinen inguruan mintzatzen da italiarra, hala nola, gerrak utzitako etorkizunaren inguruko kezka, isiltasuna, egoismoa, erantzukizuna, errua, bere familiari buruz, bere lanbidearen inguruan, seme-alaben zaintza eta amatasunaren gaia, baita hizkuntzak eta hezkuntzak gizartean duten garrantziaren inguruan hitz egin ere.
Natalia Ginzburg italiar idazle, saiakeragile, antzerkigile eta politikaria izan zen. Bere literatura ibilbide oparoan hainbat genero landu zituen: nobela, saiakerak, antzerki-lanak eta itzulpenak, besteak beste. Dena den, batez ere bere eleberri neorrealistengatik egin zen ospetsu, haietan ironia, jakinduria, argitasuna eta linealtasuna gailentzen baitziren.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.