Malcom McDowell aktoreak Alex DeLargeren papera egiten zuen.

'La Naranja Mecánica': ezagutu filmaren bitxikeriak bere 50. urteurrenean

Zinemazaleek maite duten pelikula Stanley Kubrick zuzendariak zineari utzitako ondare handietako bat da

NAHIKARI CAYADO

Sábado, 1 de mayo 2021, 20:52

1971ko Eguberria baino egun batzuk lehenago, garai guztietako pelikularik polemikoenetako eta idolatratuenetako bat estreinatu zen: 'La Naranja Mecánica'. Stanley Kubrick jenioaren filmik ospetsuenetariko baten aurrean gaude. Eta nahiz eta 50 urte igaro diren pantaila handira salto egin zuenetik, pelikulak ez du bere esentzia galdu. Oraindik ikusi ez baduzu, animatu sofan eseri eta maisulan horretaz gozatzera. Jadanik ikusita badaukazu, ordea, segi irakurtzen. Ziur filmaren inguruan ezagutzen ez dituzun bitxikeria batzuk ikasiko dituzula.

Publicidad

Filma Anthony Burguess idazle britainiarraren 1962ko eleberrian oinarrituta dago, 'Clockwork Orange' izenburua daukana. Hori, Londresko hegoaldeko 'cockney' izeneko hizkera den 'as queer as a clockwork orange' esapidetik dator. Horrek euskaraz 'erloju-denda bateko laranja bezain arraroa' esan nahi du.

Istorioa Burguessek jasandako bizitza errealeko gertakari batean oinarrituta dago. Bere emaztea, antza, lau soldadu amerikarrek bortxatu zuten haurdun zegoela. Eta, jipoiaren ondorioz, emakumeak haurra galdu zuen. Egileak bere liburuan irudikatu zuen eszena hori.

Alex DeLargeren papera egiten zuen Malcom McDowell aktoreak, eszena hori grabatzean, ez zuen zuzendariak nahi zuen interpretazioa ematea lortzen. Beraz, hartualdi askoren ondoren, inprobisatzen eta 'Singing in the rain' abesten hasi zen. Kubricki gustatu zitzaion, baina ez zizkion eskubideak ordaindu nahi izan Gene Kellyri, abestiaren egilea zenari. Horren ondorioz, iskanbila handia sortu zen McDowellen eta azken horren artean.

Filmeko musika Wendy Carlosek egin zuen, industriako lehen emakume transgeneroetako bat izan zena. Halaber, musika elektronikoan sintetizadoreak erabiltzen zituen lehen emakume konpositoreetako bat izan zen ere.

Publicidad

Heath Ledgerren Joker pertsonaia Alex pertsonaian inspiratuta dago. Izan ere, 'La Naranja Mecanica'ko protagonista hori eredu izan da azken 50 urteetan ehunka kriminal eta gaixo mental bortitzentzat.

Filmean protagonistek 'nadsat' esamoldeak erabiltzen dituzte, errusiera oinarri duten hitzak nahasten dituen jargoia. Filmaren eragina zela eta, hitz horietako batzuk garai hartako gazteen artean erabili ziren, baina oso modu mugatuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad