Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Naomi Campbell modelo britaniarra. Afp
Naomi Campbell, arrakastaz beteriko 50 urte

Naomi Campbell, arrakastaz beteriko 50 urte

Vogue aldizkariaren azalean agertu zen lehenengo modelo beltzak mende erdia bizi izan du dagoeneko

Nahikari Cayado

Viernes, 22 de mayo 2020, 13:43

Esaerak dioenez, asko dira ardoa bezala urteekin hobetzen direnak. Beste batzuk, aldiz, zorionekoak dira eta beti izan dira gainontzeko mortalen gainetik bizi izan direnak. Naomi Campbell modelo britaniarraren kasua da hori, gaztetatan top model bilakatu zena, eta, orain, berrogeita hamar urte egin berri dituela (maiatzaren 22an), bizitzan karrera bikaina izan duela esan dezake. Dena den, eta gezurra badirudi ere, modeloak ez du ibilbide erraza izan. Vogue aldizkari ospetsuko azalean atera zen lehenengo emakume beltza izateaz gain, kartzelan preso izandako lehenengo emakume modeloa izan da ere. Mende erdik askorako ematen du, eta mundu osoan hain ezaguna den celebrity baten kasuan, are gehiago.

1988. urtean bizitza aldatu zitzaion Campbell gazteari. Urte horretan Vogue moda aldizkariko azalean agertu zen, hori egiten zuen lehenengo modelo beltzean bilakatuz. Garai hartan britaniarra aski ezaguna zen dagoeneko modaren munduan, baina aldizkariak ez zuen bere irudia erakutsi nahi. Yves Saint Laurent diseinatzaileak berak telefonoz hots egin behar izan zuen komunikabidetik iragarki guztiak kenduko zituelaren mehatxu eginez. Egun gutxi barru, Londonekoak historia egitea lortu zuen.

Berrogeita hamar urte dituen arren, Campbell modako ikono handia izaten jarraitzen du gaur egun. Bere irudia berrinbertitzen jakin izan du sare sozialen bidez. Egun, bederatzi miloi jarraitzaile baino gehiago ditu bere Instagrameko kontuan eta oso kanal interesgarria dauka Youtuben. Bertan, Anna Wintour, Cindy Crawford, Marc Jacobs edo Pierpaolo Piccioli bezalako famatuei egin dizkie elkarrizketak.

Gaztetan hainbeste diru eta arrakasta izaten duten artista askori gertatzen zaien antzera, Naomi Campbellek ere arazoak izan zituen alkohola eta beste droga batzuekin. Behin desintoxikatuta, 2017an, Fortune aldizkari estatubatuarrean adierazi zuen 24 urterekin murgildu zela kokainaren munduan, planeta osoa pasarelaz pasarela zeharkatzen zuen aldi berean. Adikzioek umore aldaketak eragin zizkioten, eta askotan oldarkor agertzen zen jendaurrean. Izan ere, bere neskamea eta hainbat paparazzi erasotzeaz kondenatua izan zen. Aurreko 2018an, bestetik, kartzelara sartu zuten polizia bati listua bota izanagatik, halere, fidantza ordainduta libre geratu zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Naomi Campbell, arrakastaz beteriko 50 urte