Borrar
Garazi Sánchez sopeloztarra, duela hilabete batzuk ospatutako proba batean. E.C.
Nadia Erostarbe eta Garazi Sánchez surflariak Munduko txapelketatik kanpo geratu dira

Nadia Erostarbe eta Garazi Sánchez surflariak Munduko txapelketatik kanpo geratu dira

Bigarren aukerakoetan kanporatuta geratu ziren eta jada ez dute Kalifonian ospatzen den txapelketan lehiatzen jarraituko

Sábado, 24 de septiembre 2022

Nadia Erostarbe eta Garazi Sánchez euskal surflariek aukera guztiak galdu dituzte Huntingtongo Munduko Txapelketan jarraitzeko eta kanporatuak izan dira lehiaketan. Zarauztarra ostegunean geratu zen txapelketa nagusitik kanpo, eta txapelketa paraleloko bere lehen txanda gainditu zuen, surflariei Kaliforniako txapelketan jarraitzeko aukera ematen dien bigarren aukerakoan, alegia. Hala ere, ostiralean ezin izan zuen errepeskako bigarren txanda gainditu, non Chelsea Tuach Barbadoseko surflaria, Sophie McCulloch australiarra eta Eilani Mcgonagle costarricarra izan zituen aurkari.

Barbadarrak ezkerrerago jartzea eta olatuetan beste gailur bat bilatzea erabaki zuen, ondo atera zitzaion estrategia. Hasieratik aurretik jarri zen, eta olatu handiegiak aukeratu ez arren, 6.33tik batek eta 4.00ko beste batek garaipena ekarri zioten. Erostarbe, bestalde, hirugarren postuan ibili zen txandaren zati handi batean, eta 2.30 bat besterik ez zuen behar aurrera egiteko, baina Basque Teametik diotenaren arabera, agian anbizioa falta izan zitzaion olatu txikiei etekina ateratzeko, eta, azkenean, kanporatua izan zen. Zehazki, Tuach izan zen lehena 10.33ko puntuazioarekin, McCulloch bigarren 6.50ekoarekin, Mcgonagle hirugarren 5.60rekin eta Erostarbe laugarren 3.30ekin.

Antzeko gauza bat gertatu zitzaion Garazi Sánchez sopeloztarrari asteazkenean. Bigarren aukerakoaren laugarren kanporaketaren bigarren txandari aurre egin behar zion, eta, kasu honetan, esperientzia nahiko gogorra bizi izan zuen, azken segundoetan kanporatua izan beharrean, txandaren amaiera markatzen duen bozinak jada jo zuenean gertatu baitzitzaion hori.

Sopelako surflaria lasai sartu zen uretara, eta 3.33ko olatu bat eta 3.47ko beste bat surfeatu zituen. Bi puntuazioek bigarren postuan mantendu zuten txanda osoan. Hala, egoera eta geratzen zen denbora ikusita, Sánchezek horrela jarraitzea erabaki zuen, olaturik ez hartzea eta denbora agortu arte itxarotea, hain zuzen ere. Dena den, bozinak jo baino pixka bat lehenago, Alys Barton britainiarrak, hirugarren postuan zihoanak, 4.75ekoarekin baloratutako olatua hartu, eta lehen postura eraman zuen euskal surflariaren planak zapuztuz. Etorkizun hurbilera begiratzeko unea da, beraz, eta, bere hitzetan, burua datorren urteko maiatzaren 30etik ekainaren 7ra jokatuko den El Salvadorreko Munduko txapelketan du jada, non 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza gehiago egongo diren jokoan.

Bestalde, albiste onetarako denbora ere izan da Huntingtoneko Munduko txapelketako azken orduetan, Angeluko Pauline Ado surflariak zilarrezko domina irabazi baitu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nadia Erostarbe eta Garazi Sánchez surflariak Munduko txapelketatik kanpo geratu dira