Borrar
Directo Sigue la segunda etapa de la Itzulia entre Pamplona y Lodosa
Proiekturaren aurkezpena. Elhuyar
Mycroft.eus, euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko bozgorailua

Mycroft.eus, euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko bozgorailua

Berez, bozgorailu adimenduna da eta urtebeteko proiektua izango da

Paul Picado

Sábado, 5 de diciembre 2020, 21:26

Mycroft.eus euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko bozgorailu adimenduna garatzeko proiektu berria abian jarri dute. Proiektuak urtebeteko iraupena izango du, eta hasiera batean, esperimentala izango da. Proiektuan hiru euskal enpresek parte hartuko dute, hala nola Elhuyar Fundazioak, eta Skura eta Talaios kooperatibek.

Elhuyar enpresak berak dioenez, proiektuaren helburua da punta-puntako teknologia garatzeko norabide berean ariko diren erakundeen indarrak metatzea. Horrela, hemendik urtebetera bozgorailu adimenduna guztiz funtzionala izatea da xedea.

Proiektua garatzeko, Mycroft Al software libreko gailua egokituko dute, eta hainbat eragile arituko dira lanean, euren ezagutzak partekatuz eta elkarrekin lan eginez. Proiektuak Euskadiko zenbait erakunderen laguntzaz gain, Europatik babesa izan du. European Language Grid erakundeak hain zuzen, proiektu hori ere aukeratu du Europa osoko 110 proiekturen artean.

Orain arte ez da egin halakorik euskaraz, eta ematen du bozgorailu adimendunak gero eta erabiltzaile gehiago izango dituela, bai haurren, bai gazteen artean. Horrenbestez, esan bezala, bozgorailuak euskaraz ulertu eta hitz egingo du. Hainbat aukera emango ditu, hala nola, euskal komunikabideetako albisteak entzun, euskarazko telebista programak eta filmak ikusi.

Bozgorailuak hitz egin dezan, lehendabizi 'Hy Maycroft' esaten zaio, eta ondoren, euskarazko agindua. Horrela, bozgorailuak, eskatutako mezuari erantzuten dio. Horren adibide bat jarri Elhuyar erakundeak bere Twitterreko kontuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mycroft.eus, euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko bozgorailua