Fotolia

Musukoak egiten ikasteko tailerra jarriko du martxan Uribe Kostak

Ekogune sailak lau ikastaro antolatuko ditu kostaldeko zazpi udalerrietako bizilagunei zuzenduta

Martes, 5 de enero 2021, 23:55

«Arazo bati irtenbidea emateko tresna sortzen ikasteko ikastaroa», horrela laburbildu daiteke Uribe Kostako Mankomunitateak abian jarriko duen ekimen berria. Honetan, publikoak -Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietako batean erroldatua behar du egon-, musukoak egiten ikasteko doako tailer batean parte hartuko du. Pandemia izugarrizko kolpea eman dio gizarteari azken urtean, eta horri aurre egiteko behar-besteko baliabidea bilakatu da maskara.

Publicidad

Ez da parte-hartzaileen artean zabalduko den ezagutza bakarra. Lau atalez osatzen da Ekogune ikastaroa, aurrenekoa musukoa izanik. Honetan patroiak erabiliko dituzte lau tamaina ezberdinetako maskarak sortzeko. Horren jarraian, hurrengo saioan musuko-zorroa egiten erakutsiko diete, poltsan edo eskolako motxilan eramateko. Zerrenda, gailetak gordetzeko potea, birziklatutako latorria erabiliz, eta hozkailuan oharran jartzeko tresna osatzen dute.

Ikastaroak, pandemia dela eta normala denez, sarean eskainiko dira. Horietan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da. Epea urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik, hiru egun geroago onartuen izenak argitaratuko dira.Apuntatzeko bide ezberdin daude, ikastaroak@uribekosta.eus helbidearen bitartez, 946762872 zenbakira deituz edo bulegoetara hurbilduz astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00bitartera.

Gaur egun, hamalautik gora ikastaro eskaintzen dira, den denak ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia dutenak. Mankomunitatea osatzen duten zazpi udaletako batean erroldatutadaudenentzat baino ez dira ikastaro hauek: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana edo Urduliz, hain zuzen ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad