Urgente Retenciones en el Txorierri por la avería de un camión
Mikel Markezek bere 30 urteko ibilbideko lan batzuk berrikusi ditu. E. C.

Musikari handien bilera

54. DURANGOKO AZOKA ·

Euskal folklorea, rocka, klasikoa, pop, hip-hop , ska, jazza…

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 5 de diciembre 2019, 23:30

Musika arloan aurkezten diren berrikuntzen zerrenda literarioa bezain zabala da. Euskal folklorea, rocka, musika klasikoa, pop musika, hip-hop doinuak, ska, jazza… 'Osorik DA!' lelopean datorren Azoka honek ez du inolako generorik baztertzen. Eskaintza anitza izateaz gain, euskal musikaren sorkuntzan erreferenteak diren artista handien presentzia ... egongo da, esate baterako Mikel Markezena, kantu zaharrez osaturiko 'Biribilean' bildumarekin datorrena. Hogeita hamar urteko ibilbidean sortutako zenbait kanta aukeratu, berrikusi eta zuzeneko bertsio akustikoan eskainiko dizkie bere jarraitzaileei. Musikariak berak jakinarazi duenez, Mecca Recording Studios-en zuzenean grabaturiko lan honek hainbat kolaborazio izan ditu, haien artean Esti Markezena, kantautorearen alaba berarena.

Publicidad

Beste abeslari honek 45 urte daramatza musikaren munduan murgilduta. Aurten, entzuleei erreferentzia egiten dien 'Biok' (Tori Produkzioak) diskoarekin etorri da Azokara. Nola ez, Gontzal Mendibil abeslariaz ari gara, euskal kulturan erreferentea. Poesiazalea den aldetik, hainbat idazleren poemei jarri die musika diskorako. Hamaika abestietatik lauren letrak dira Mendibilenak, gainerakoetan, besteak beste, Ainara Maya, Karmele Jaio, Koldo Izagirre, Jose Luis Padron zein Pako Aristiren hitzak aurkituko ditu entzuleak. Erreferenteez ari garela, nola ez dugu ba aipatuko Ruper Ordorika, zuzenean grabatuta argitaratzen duen hirugarren diskoa aurkeztu berri baitu. Bilboko Kafe Antzokian «etxean bezala» sentitzen dela aitortu du batean baino gehiagotan Ordorikak. Hain zuzen, inauguratu zenetik, abenduero eskaini du kontzertu bat oñatiarrak, eta iazko saioan publikoaren aurrean eskainitako hartatik hautaketa egin eta diskoa kaleratu du, nola ez, 'Kafe Antzokian' izenburupean.

Aiorak eta konpainiak ere ez dute hutsik egingo Durangoko Azokako hitzordu hau. Zea Mays laukote bilbotarrak 'Atera' disko berria aurkeztuko du, agertokietan 22 urte bete ondoren. Beste alde batetik, Baga Biga diskoetxeak ETSren (En Tol Sarmiento) bosgarren diskoa dakar, 'Aukera berriak' izenekoa, aurten plazaratu dituzten beste nobedadeen artean. Aipatzekoa, halaber, Pello Reparaz musikariak aurkeztuko duen 'Zetak' proiektua, berak idatzi eta ekoitzi duena. Azkeneko bi talde hauek Plateruena Kafe Antzokian emango dute kontzertua behin Azokak ateak itxi ostean, Arkada Social eta Maider Zabalegiren antzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad