Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri

Kontzertuak, umorezko bakarrizketa eta dokumental bat, Euskalduna jauregiko agendan

Larunbatean, Zuhaitz Gurrutxagaren 'FutbolisTOK' umorezko bakarrizketa eta 'Mende bat dantzan Olaeta un siglo en danza' musika-dokumentala izango dira; astelehenean, EGOren kontzertua; hurrengo ostegunean, Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua; eta urtarrilaren 9an, larunbatean, 'Hesia Urraturik' Xabier Lete in memorian kontzertuaz eta Gatiburen boloaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek

Zurekin

Jueves, 31 de diciembre 2020, 13:50

Gutxi falta da 2020ari agur esateko eta 2021ari ongi etorria emateko, eta Euskalduna jauregiak aurrera jarraitzen du kultur ikuskizunen agendarekin. Hurrengo egunetan lau kontzertu, umorezko bakarrizketa bat eta ballet-ari buruzko dokumental bat eskainiko ditu. Gustu guztietarako eskaintza, zalantzarik gabe. Horrela, urtarrilaren 2an, larunbatean, Zuhaitz Gurrutxagaren 'FutbolisTOK' umorezko bakarrizketa eta 'Mende bat dantzan Olaeta un siglo en danza' musika-dokumentalarekin gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek; urtarrilaren 4an, astelehenean, EGOren kontzertua izango da; urtarrilaren 7an, ostegunean, Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua; eta urtarrilaren 9an, larunbatean, 'Hesia Urraturik' Xabier Lete in memorian kontzertuaz eta Gatiburen boloaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Publicidad

'Mende bat dantzan Olaeta un siglo en danza'

'Mende bat dantzan Olaeta un siglo en danza' dokumental musikal bat da, eta Olaeta balleten antologia bat biltzen du. Hasieran, Segundo de Olaetaren historia aurkezten zaigu: musikaria eta euskal folklorean aditua, asmo hartu zuen euskal dantzak ikertzea eta ballet bat sustatzea haietatik abiatuta. Errepublika garaian, ELAI-ALAI taldea sortu, eta asmo horri lotu zitzaion, baina Gerra Zibilak eta Gernikako bonbardaketak eten egin zioten hasitako bidea. Erbestera joan zen familiarekin, eta Frantzian jarraitu zion bideari, arrakastatsu. Gerra bukatuta, herrira itzuli, eta, balletaz gainera, Olaeta Akademia inauguratu zuen, bere seme-alaba Víctor, Lourdes, Javier, Lide eta Miren Tererekin elkarlanean. Urtez urte, ospe handia bereganatu zuen akademiak –Estatu Batuetan birak egitera heldu zen–, baina, Víctor hiltzean, itxi egin behar izan zuten. Haren espirituak, baina, bizirik dirau... Interesdunek jakin behar dute dokumentalaz gain, zuzeneko dantza emanaldia izango dela.

  • Dokumentalaren zuzendaria Pedro Olea Retolaza

  • Dokumentalaren gidoilaria Alberto López Echevarrieta

  • Sarrerak Salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 11,50 euro (kudeaketa gastuak kontuan izanda).

'FutbolisTOK'- Zuhaitz Gurrutxaga

Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu. Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolistok, bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.

Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo du. Gai guzti horiek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak.

  • Sarrerak Salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 15,50 euro (kudeaketa gastuak kontuan izanda)

EGO eta Beethoven: 'Heroiak', 'Ah perfido', 'Egmont'

EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Euskalduna Jauregian egingo du agerraldia, L. V. Beethoven konposatzaile handiaren bi obra esanguratsu eskainiz, bere jaiotzaren 250. urteurrena betetzen den honetan.

Publicidad

Musikaren kondairan, oinarrizko zutabe da Beethoven. Oraingoan, EGO Jone Martinez soprano gaztea eta Eneko Sagardoy aktorearekin batera aritko da egitarau zoragarri eta berezi honetan.

  • Zuzendaria Rubén Gimeno

  • Sopranoa Jone Martínez

  • Narratzailea Eneko Sagardoy

  • Sarrerak Salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 16,50 euro (kudeaketa gastuak kontuan izanda).

Bilboko Udal Txistulari Banda kontzertua

Urtarriletik martxoa bitartean Bilboko Udal Txistulari bandak Euskalduna Jauregira itzuliko da, eta 2021eko lehenengo hilabete honek Dantza kutsua izango du. Urtarrilaren 7an, zehazki, Bilboko Udal Txistulari Bandak Arineketan diskoaren aurkezpenean parte hartuko du Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastrerekin.

Xabier Lete in memorian. 'Hesia Urraturik'

'Hesia urraturik' oratorio sinfoniko-korala Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenean. Hesia urraturik da Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrena ospatzeko idatzitako oratorio sinfoniko-koralaren izenburua. Bere testu eta doinuen aukeraketa arretatsua berreraikitzen duen alegoria musikala, alegia. Kaabestri Ensemble eta Landarbaso Abesbatza Juanjo Ocon donostiarraren esku egongo dira, eta Miren Urbieta-Vega sopranoak eta Beñat Egiarte tenoreak ere parte hartuko dute.

Publicidad

Oratoria sinfoniko-korala 13 zatitan

  • Autorea Joxan Goikoetxea

  • Orkestra Kaabestri Ensemble

  • Zuzendaria Juanjo Ocón

  • Korua Landarbaso abesbatza.

  • Zuzendaria Iñaki Tolaretxipi

  • Bakarlari sopranoa Miren Urbieta-Vega

  • Bakarlari tenorea Beñat Egiarte

  • Haurren abesbatza Kontari Landarbaso

  • Zuzendaria Maddalen Dorronsoro

  • Bakarlaria Anne Barron

  • Sarrerak Salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 23 euro (kudeaketa gastuak kontuan izanda)

Gatibu, '20 urte bixotzetik'

Aukera paregabea izango da, banda mitikoaren eta bere ikus-entzule leialenen arteko musika topaketa baita, elkarrekin egindako bidea eskertzeko, zalantza barik taldearen historian mugarria markatuko duen eta bihotzetik eginda dagoen kontzertuan.

2000. urtean, Alex Sardui buru duen eta Haimar Arejitak, Gaizka Salazarrek eta Mikel Caballerok osatzen duten taldeak rock-a euskaraz konposatzea eta interpretatzea erabaki zuen. Urtebetera lehenengo diskoa, 'Zoramena', grabatuta zuten dagoeneko, eta horren ondoren beste zazpi disko eta ehunka kontzertu etorri dira. Euskaraz egindako rock and roll-az betetako hogei urte horiek elkarrekin ospatuko dituzte taldeak eta ikus-entzuleek, Gatibuk atzera begiratu, bere ibilbideari buruz gogoeta egin eta etorkizunerantz aurrera egiteko bultzada hartu gura duen kontzertuan, bere jarraitzaileak alboan dituela.

Publicidad

  • Sarrerak Salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 23 euro (kudeaketa gastuak kontuan izanda)

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad