

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 16 de febrero 2021, 19:18
Musika estilo ezberdin asko daude, eta helburua estilo horiek ezagutzea eta horietan barneratzea da. Jakina da hip hopa, trapa edo reguetoia direla gaur egun gehien entzuten diren musika estiloetako batzuk. Estilo horiek eta beste batzuk hiri-musika deiturikoetan kokatzen dira, eta horien jatorria New Yorkeko (Estatu Batuak) kaleetan aurreko mendeko azken hamarkadetan jaiotako underground mugimenduetan dago.
Jakina denez, urteen poderioz, musika estilo ezberdinek eboluzionatu egin dute eta gaur egun fusioa da bere ezaugarri nagusietako bat. Nahikoa da 'Straight Outta Compton'en estiloko filmak ikustearekin, barneratzeko nola ia ezerezetik musika mota berriak sortu ziren ('gangsta rap' kasu honetan) gaur egun arrakastaren gailurrean dauden artista ezezagunen eskutik: Dr. Dre, Ice Cube, Snoop Dog, Eazy-E...
Ildo horretan, eta musika urbano ezberdin eta berriak daudela ikusita, Meltown kolektiboak musika urbanoen joera berrien inguruko sorkuntza jardunaldiak antolatuko ditu Bilborock aretoan otsail honetatik ekainera bitarte. Kontzertuak, hitzaldiak, musika sorkuntzari buruzko lan saioak, sormena, edizio grafikoa edo hedabide sozialak landuko dira, besteak beste. Saioak asteazkenetan egingo dira, ateak itxita, baina grabatu egingo dira, Bilbao Gazteren sare sozialen bidez zabaltzeko.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, hiriko eszena urbanoko kantariek, influencer-ek, ekoizleek eta bideografoek osatzen dute Meltown kolektiboa, eta lehen saioa asteazken honetan egingo dute, otsailaren 17an, 18.00etatik 20.30era. Hurrengo egunetan emango dira xehetasun gehiago gainontzeko saioez Bibao Gazteren sare sozialen bidez.
Esan bezala, saioetan, bideo grabazioak egingo dira, kolektiboko kide berriak aurkeztuko dira, kontzertuak eta hitzaldiak antolatuko dira, eta musika sorkuntzaz, sormenaz, edizio grafikoaz edo 'social media' direlakoez lan saioak egingo dira. Musika joera berrien gaineko 'podcast'-ak ere sortu eta grabatuko dira. Unean uneko segurtasun eta higiene arauak betez egingo dira jarduera guztiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.