Borrar
Mikel Martinez, 'Hamalau' antzezlanaren protagonista.
Musika, hitzaldiak eta antzerkia, urtarriletik ekainera, BBK Kunan

Musika, hitzaldiak eta antzerkia, urtarriletik ekainera, BBK Kunan

Apirilean eta maiatzean 'Hamalau' eta 'Txizatoki bat eszenatokian' euskarazko antzezlanez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek

Zurekin

Viernes, 5 de enero 2024, 10:39

Urtarrila eta ekaina bitartean, Bilboko BBK Kuna zentroaren kultur egitarauan kontzertuak, mikroantzerkiko emanaldiak, hitzaldiak edo entzunaldiak izango dira, programazioaren arduraduna den Emankor Sareak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez.

«BBK Kunaren kultur egitaraua urtebetez antolatu ondoren, diziplina guztietako artistekin, 2024an 'Kuna Estiloa' garatzen jarraituko dugu. Ez dira soilik kontzertuak, mikroantzerkiak edo hitzaldiak, hurbiltzen direnei baizik eta entzun edo 'ukitu' ahal izatea, artista sentitzea, pantailarik eta besaulkirik gabe», azaldu dute arduradunek.

Horrela, Bilbo Zaharrean kokaturiko zentroaren 2024ko kultur egitaraua urtarrilaren 11n hasiko da, 'Zona Húmeda' izeneko talde hitzaldiarekin. Ondoren, hilaren 25ean lehen musika hitzordua izango da, Gonzalo Portugal musikari bilbotarrarekin.

Otsailean sartuta, hilaren 8an, Ekoma Teatro taldeak 'Una comedia de estos tiempos' mikroantzerkiko lana taularatuko du eta hurrengo hitzorduak Amparo Sanchez (Amparanoia) izango du protagonista, kontzertua eta 'La abuela Margarita, mágina y cósmica' bere liburuari buruzko solasaldia eskainiko baitu hilaren 22an.

Martxoko egitaraua 'Hablemos de sexo con-ciencia' izenburuko hitzaldiarekin hasiko da BBK Kunan, hilaren 7an, eta musikak ere izango du tokia, Los Brazos taldeko abeslari eta gitarristak hilaren 21ean eskainiko duen kontzertuarekin.

Antzerkia apirilean itzuliko da BBK Kunara, Lutxo Egiak idatzi eta Mikel Martinez protagonista duen 'Hamalau' euskarazko antzezlana izango baita ikusgai hilaren 11n. Gainera, Mississippi Queen bikoteak kontzertua eskainiko du apirilaren 25ean.

Maiatzeko egitarauari dagokionez, alde batetik, Patxo Telleriak 'Txizatoki bat eszenatokian' euskarazko antzezlana taularatuko du hilaren 9an, eta, bestetik, Dann Hoyos Rise To Fall taldeko gitarristaren kontzertua izango da hilaren 23an.

Bukatzeko, ekainaren 6an, Joserra Rodrigo adituak The Rolling Stones taldeak 1972an argitaratutako 'Exile On Main Street' disko mitikoaren entzunaldia gidatuko du, ondoren hari buruz hitz egiteko, eta ekainaren 20an, Edurne Suso (biolina), Maite Colas (biola) eta Nora Lopez (biolontxeloa) musikariek osaturiko Oroimen Ensemble (By Esas) taldeak 'Etorkizunerantz' kontzertua eskainiko du. Primeran pasatzeko egitaraua, zalantzarik gabe.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Musika, hitzaldiak eta antzerkia, urtarriletik ekainera, BBK Kunan