Musika eta dantza bertikala, Loraldia Festibalari agur esateko

Larunbatean amaituko da hamargarren edizioa, eta horretarako Loraldiak bi ekitaldi berezi prestatu ditu: Kantu berri bat gara eta Geure(R)a

Jan Echevarria

Miércoles, 20 de marzo 2024, 12:06

Loraldiak antolatutako hamaika emanaldiez gozatzeko aukera izan dugu martxoan zehar Bilboko hamahiru espazio ezberdinetan ospatzen ari den Loraldia Festibalaren 10. edizioan. Hala, 'Munduari begiratzeko modu bat' lelopean ospatu den urteurren berezi honi agur esateko, eta 120 sortzaile baino gehiago hartu dituen aurtengo edizioa era bikainean amaitzeko, Loraldiak bi ekintza antolatu ditu martxoren 23rako: Kantu berri bat gara eta Geure(R)a.

Publicidad

Lehenengoari dagokionez, arratsaldeari hasiera emateko izango dugu Jon Maiaren azkenengo lana. Zehazki, Kantu berri bat gara proiektua Kantu bat gara bere aurreko egitasmoak izandako arrakasta ikusita jaio zen. Maiak Kantu bat gara lana 2021. urtean kaleratu zuen, eta 30 urteetan zehar idatzi dituen abestiez osatuta zegoen. Kantu berri bat gara lanean, ordea, formulari buelta bat eman dio eta abesti berriek izango dute protagonismo gehien.

Honakoa ez da kontzertu soil bat izango. Mota honetako emanaldietan ohikoak diren egituretatik alde egingo du Maiak: kolaborazio bereziak egongo dira, proiekzioak, inprobisazioa eta ezustekoak ugariak izango dira ekitaldi honetan.

Oholtza gainean ohiko eta konfidantzazko musikariekin aurkituko dugu sortzailea: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (Txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa). Berak dioen bezalaxe: «Abestiak eraikuntza masiborako armak dira».

Dantza bertikala agur esateko

Hori gutxi balitz, Loraldia Festibalaren 10. edizioari itxiera emateko benetan berezia den ekitaldi bat antolatu du Loraldiak: Geure(R)a. Musika, poesia, dantza eta mapping-a uztartzen dituen ekitaldi honek aparteko ezaugarri bat du: dantza bertikala izango dela. Harrobi Dantza Bertikala Konpania izango da dantza bertikala ekartzearen arduradun; Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.

Publicidad

Ekitaldi honetaz gozatzeko bi aukera egongo dira, bi emanaldi eskainiko baitira, 21.30ean eta 22:15ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad