

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Jueves, 13 de marzo 2025, 09:20
Bidebarrieta Liburutegia Maite Arroitajauregiren, Mursegoren, azken sorkuntza-lanaren agertoki izango da ostiral honetan Loraldia Festibalaren programazioaren baitan. Artista eibartar hau sortzaile eta musikari paregabea da, eta bere ibilbidean esperimentazioa eta sorkuntza artistikoa izan ditu ardatz.
Oraingoan, 'Sukramarkus' performacearekin datorkigu, non Markos Gimenoren palindromoak eta hizkuntzarekin egindako esperimentuak berrinterpretatzen dituen, musikaren, umorearen eta arte eszenikoen bidez.
Markos Gimeno Vesga 1974an jaio zen Ermuan eta 2018an zendu zen, 44 urterekin. Artista polifazetikoa izan zen, hainbat diziplinatan nabarmenduz: pintura, musika, antzerkia eta literatura. Baina, bereziki, palindromoen sorkuntzan izan zen apartekoa. Palindromoak ezkerretik eskuinera eta alderantziz berdin irakurtzen diren hitzak edo esaldiak dira, eta Gimenok joko linguistiko hauek arte bilakatu zituen.
Bestalde, musikan, The Pepes, Julio Kageta, Dantzut eta PAM taldeetan parte hartu zuen, baxua jotzen eta ahotsa jartzen. Antzerkian, berriz, Hipo eta Condrias edo Macho-Maris bezalako lanetan aritu zen. Eta, hizkuntzaren arloan, 'Hitzokei' proiektu lexikal umoristikoa eta '131 AZA' (2014) palindromo-liburua utzi zizkigun, besteak beste.
Mursego: artefaktu ikusgarri bat taulara
Eta, orain, Mursegok artista polifazetiko honen ondarea hartu eta bere modura berrinterpretatu du , performance batean. 'Sukramarkus' izeneko lan honek palindromoen irakurketa berriak ekarriko ditu, musikarekin eta umorearekin uztartuta. Antolatzaileen arabera, publikoari esperientzia original eta zirraragarria eskainiko dio. «Elkarrizketa sortzaile bat proposatzen digu, hizkuntzaren eta sormenaren mugak zabaltzeko», diote.
Ekitaldiaren xehetasunak
● Data: martxoak 14, ostirala
● Ordua: 19:30
● Lekua: Bidebarrieta Liburutegia
● Iraupena: 60 minutu
● Sarrerak: Doan. Sarrera aldez aurretik eskuratzea beharrezkoa da: https://loraldia.eus/egitaraua/mursego-sukramarkus
Ez galdu esperientzia paregabe hau, non musika, performancea eta hizkuntzaren jolasa uztartzen diren, Markos Gimenoren ondareari omenaldi berezia eginez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Santander, capital de tejedoras
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.