
Leire Larrazabal
Jueves, 23 de marzo 2023
Diskoa eta liburuak izango dira protagonistak Mungiako Matxin plazan. Hain zuzen ere, martxoaren 24tik apirilaren 2ra arte, Mungiak Euskal Liburu eta Disko Azoka hartuko du, Euskadiko Liburu Ganberak Mungiako Udala, Euskadiko Editoreen Elkartea, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin lankidetzan.
Publicidad
Bertan, hamalau erakusketari izango dira liburu-denda, argitaletxe, banatzaile eta erakundeen parte-hartzearekin. Gainera, Mungian hasiko dira Euskal Autonomia Erkidegoan zehar egingo diren 14 liburu azokak. Ordutegiari dagokionez, goizean, 11.00etatik 14.00etara, eta arratsaldean, 17.00etatik 20.30era egongo dira zabalik postuak.
Aurtengo azokako gai nagusia emakumea denez, protagonista nagusiak, beraz, euskal emakume idazleak izango dira. Azken nobedadeak eskuratzeko aukera ere izango da. Besteak beste, Olatz Mitxelenaren 'Arrain hezur bat gargarria', Leire Bilbaoren 'Etxeko urak', Iñaki Irasizabalen 'Otsoa etorriko da' edo Jon Arretxeren 'Lyrica garaia'.
Ume eta gazte literaturan, ez du hutsik egingo Toti Martinezen 'Nur eta espazio-ontzia'. Gaztelerazko literaturak ere bere txokoa izango du, Elvira Lindo, Rosa Montero, Luz Gabás eta Cristina Campos 2022ko Planeta Sariaren irabazleen lanekin.
Diskoen eskaintza ere zabala izango da: Izaro, Olatz Salvador, Neomak, Fermin Muguruza, Mikel Laboa, Arima Soul… Bestetik, Miren Amurizak hitzaldi bat eskainiko du, martxoaren 31, Torrebillelan (19.00), berak argitaratu zuen 'Basa' liburuaz hitz egiteko. Asteburuetan berriz, ohikoa denez, idazleen sinadurak izango dira. Aurten bertaratuko dira, besteak beste, Javier Sagastiberri, Elena Peña, Miren Palacios eta Beñat Arginzoniz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El rincón de Euskadi que te hará sentir en los Alpes suizos
El Diario Vasco
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.