Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Jueves, 7 de marzo 2024, 11:58
Mungiako Liburu Azoka martxoaren 8tik 17ra ospatuko da Matxin plazan, Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta Mungiako Udalarekin, Euskadiko Editoreen Elkartearekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin batera. Eta zer aurkituko dugu bertaraino hurbiltzen bagara? Orotara, hamalau erakusketari izango dira, liburu-denden, argitaletxeen, banatzaileen eta erakundeen partaidetzarekin. Ordutegia, berriz, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.30era izango da.
Aurtengo gai nagusia 'Itsasoa. Literatura eta kantuetan' izango da. Gainera, azokaren eskaintzak liburu eta disko berrien salmenta barne hartzen du, %10eko deskontuarekin, baita aukerako liburuak ere. Nobedadeak ere eskuratzeko aukera izango dugu. Horien artean aurki ditzakegu Mariasun Landaren 'Ezin ezetz esan'; Miren Agur Meaberen 'Itzulerak'; Jon Arretxeren 'Musker amarruak'; eta Joxean Agirreren 'Gizon barregarriak', besteak beste. Gaztelaniazko literaturan, berriz, Javier Castillo, Eduardo Mendoza edo Marian Rojasen liburuak egongo dira salgai.
Mungiako Liburu Azokan liburuak dira nagusi baina baita bestelako ekintzak ere. Horrela, kultur eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango dugu. Martxoaren 13an, Torrebillelan, 19.00etan, Karmele Jaiok 'Maitasun kapitala' aurkeztuko du. Idazle gasteiztarrak bere liburu berriaz arituko da eta eleberriari buruzko ezagutza eta bitxikeriak eskainiko ditu. Bestetik, hurrengo egunean, Iñaki Sarriugarte Irigoienek 'Jule Gabilondo idazle mungiarra eta Jel-Azia liburu galdua' hitzaldia eskainiko du. Gabilondo (1902-1994) emakume, kazetari eta idazle mungiarraren historia da, 1936ko gerran 'Jel-Azia' izeneko liburua idatzi zuena. Hori bai, liburua ez zen bere garaian argitaratu, eta Buenos Airesen aurkitu zen, Ekin argitaletxearen artxiboan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.