Borrar
San Antontxuko azoka, Mungian. Ignacio Pérez
Mungiako herria San Antontxu jaietan murgildu da

Mungiako herria San Antontxu jaietan murgildu da

Aste osoan zehar txirrindu lasterketa, abere eta baserriko produktuen azoka, pilota partidua eta ikuskizunak egongo dira

izaskun moyano

Lunes, 15 de enero 2018

Urtero bezala Gabonak igaro eta egun batzuetara Mungian San Antontxuko jaiak ospatzen dira. Aste osoan zehar, hainbat ekintza antolatzen dituzte, eta maiz eguraldiak laguntzen ez duen arren, herritarrak ez dira etxean geratzen. Adin eta gustu guztientzako ekintzak antolatzen ditu udalak. Beste batzuen artean, bizikleta lasterketak, meza, azoka, euskal pilotako partidu nagusia, umeentzako ekintzak eta musika ikuskizunak egongo dira.

Aurreko igandean burutu zen San Antontxuko XXVI. Mountain Bike Lasterketa tradizionala. Hainbat parte hartzaile txirrindua hartu eta Matxin Plazatik abiatu ziren mendira Valentin Uriona Txirrindulari Elkarteak antolatutako txapelketan. Bihar San Anton eguna ospatzeko meza nagusia ospatuko da izen bera daraman ermitan; udalerriko Belako auzoan, hain zuzen ere.

Ostegunean ordea, San Antontxu egunaren omenez, azoka erraldoia antolatu da herri osoan zehar. Bertan abereak, baserriko produktuak eta artisautza erakusteaz gain, herritarrek hauek guztiak erosteko aukera ere izango dute. Horrez gain, Euskadiko Txorizo eta Odolkien Txapelketa tradizionala ospatuko da goizeko 10.30tan, eta eguerdiko 13.00ean banatuko dira sariak.

Azokaz gain, beste ekintza batzuk ere antolatu dituzte. Adibidez, udalerri osoan ibiltzeko Txu Txu Trena; 14.00tan, Gure Ametsa Txistulari Taldea, Trikitilariak eta Amilotx Mungiako Dantza Taldearen ikuskizuna egongo da; eta 14.30tan, Mungiako kaleetan zehar Incansables Fanfarria arituko da beraiekin musikaren batera giroa animatzen.

Arratsaldeko 17.00tik aurrera euskal pilota partiduak jokatuko dira herriko frontoian. Binakako txapelketan, Retegi Bi eta Erostarbe, eta Jaka eta Irustaren aurka arituko dira norgehiagoka nagusian. Lehendabizi ordea, Ezkurdia eta Zabaleta, Altuna III eta Martija mendean hartzen saiatuko dira. 17.30tan umeek 'Alizia Lurralde Miresgarrian' antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute Olalde Aretoan. 18.00tan Luhartz taldearen eskutik erromerian dantza egingo dute herritarrek, eta 19.30tan Txikuri Fanfarrearen txanda iritsiko da.

Ostiralean, arratsaldeko 20.00tan 'Ez Dok Hiru' antzerkia izango da ikusgai. Baina larunbatean ez dira ekintzak faltako: Lapiko Txapelketa, Herri Kirolak, Herri Bazkaria, The Beatles-i tributoa musika emanaldia eta Mikel Erentxunen kontzertua ospatuko dira. Bukatzeko igandean, Lasterketa Popularra eta Bertso saioa ospatuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mungiako herria San Antontxu jaietan murgildu da