UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 12 de julio 2021, 21:44
UNICEF eta ACNUR gobernuz kanpoko erakundeek diotenaren arabera, herrialde askotako emakumeek diskriminazioa sufritzen dute euren seme-alaben jaiotzak erregistratzen dituztenean. Hala diote, bi erakundeek elkarlanean plazaratu duten txostenean.
Publicidad
UNICEF-ek igorritako datuen arabera, munduko 5 urtetik beherako haurren %25 ez da erregistratzen jaiotzean. Erregistratzen direnen artean ere, batzuetan ez da erregistroaren edonolako frogarik ematen bere gurasoei. Erakunde honek estimatzen duenez, nazioartean bost urtetik beherako 237 milioi haur jaiotza-ziurtagiririk gabe egon litezke.
Honen ondorioz, euren haurrak aberri gabe geratzeko arriskuan izaten dira. Izan ere, munduko herrialde askotan gizonezkoek soilik izaten dute haur baten jaiotza erregistratzeko legezko erantzukizuna, amek egoera oso konkretuetan baino ez baitute izaten hori erregistratzeko eskumena. Hortaz, aitak ez badu umea erregistratzen, hauxe herrialdean erregistratu gabe geratzen da.
Era berean, zenbait tribu zaharretan haurra jaiotzea ikusten duten medikuek, emaginek edota tribuetako buruek amaren haurretik lehentasuna izaten dute haur horien jaiotza erregistratzeko ere. Gainera, zenbait herrialdetan amei ezkontza-ziurtagiria exijitzen diete bere haurraren jaiotza erregistratu ahal izateko.
Jaiotza-ziurtagiri batek haurrak nazionalitatea lortzeko duen egokitasunaren froga gisa balio du, jaioterriaren berri ematen duelako eta gurasoen nortasuna dokumentatzen duelako.
ACNURen eta UNICEFen baterako azterketak mahaigaineratu duenez, Ginea, Hego Sudan, Mozambike eta Nepal bezalako estatu ezberdinek erregistro zibileko legeak erreformatzeko neurriak aintzat hartu dituzte, emakumeei gizokezkoek dituzten eskubide berberak emanez euren seme-alaben jaiotzak erregistratzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.