Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Sábado, 18 de marzo 2023, 00:29
Abadiñoko Sokatira Taldeak urrezko hiru domina irabazi ditu Belfasten (Ipar Irlandan) jokatu berri den munduko txapelketan. Hirurak 23 urtez azpiko mailan izan dira; 560 kiloko mistoan, emakumeen 500 kilora artekoan eta gizonen 600 kilora artekoan. Lorenzo Irazola, haien entrenatzailea dena, ezin da bere taldeaz harroago egon: «Dominaren bat ekartzea espero genuen, baina urreak..., hitz nagusiak dira horiek. Oso pozik gaude», dio. Elkarrizketa honetan taldearen inguruan eta etorkizuneko erronkei buruz ariko da.
-Munduko hoberenak zarete sokatiran, zorionak.
-Ematen du baietz, hiru urrezko domina ez dira erraz irabazten. Eta are gehiago taldea sortu eta bi urtera. Izan ere, aipatu beharra dago taldea desegertzeko zorian zegoela pandemian geundenean. Ez zegoen jenderik, eta bapatean mutil talde etorri zitzaigun sokatiran aritu nahi zutela esanez. Hilabetera, neska talde bat etorri zitzaigun, eta hor hasi ginen berriz.
-Nola bizi izan duzue txapelketa?
-Txapelketa oso ondo joan zen, baina oso urduri ibili ginen, bai ni eta bai tiralariak. Haientzat lehenengoko munduko txapelketa zen, eta nahiz eta niretzat ez izan, urte asko pasa dira azkenekoz egon nintzenetik. Hala ere, laster batean hartu genuen erritmoa eta oso ondo moldatu ginen.
-Zenbat egunetan garatu zen?
-Guztira hiru egun izan ziren. Klub mailako txapelketan bi egun eta nazioarteko mailan bat. Azkeneko horretan, herrialde bakoitzeko txapeldunek jolasten dute. Agian hori izaten da txapelketarik garrantzitsuena, baina nire ustez klub mailan jokatzen direnak dira askoz ere gogorragoak.
-Zergatik?
-Nazioarteko mailan herrialdeko txapeldunak lehiatzen dira, hau da, Euskadiko zein Irlandako txapelduna esaterako, talde bakarra dena. Suposatzen da bertako talderik gogorrena dela, baina ez dauka zertan izan. Gure garaian pasatu zen, bigarren geratu zenak, gero munduko saria eramatea. Eta kluben artean berriz, askoz ere gogorragoa da herrialde bakoitzeko hiru edo lau talde daudelako. Zozketaren araberakoa da sortea.
-Eta zuen kasuan, nolakoak izan ziren aurkariak?
- Guri dena ondo irten zitzaigun. Bigarren egunean irlandesen taldea tokatu zitzaigun, eta bigarren geratu ziren. Begira, hasieran oso indartsu hasi ziren tiratzen eta bapatean tiratzeari utzi zioten. Oso erraz irabazi genuen, baina nik esan nien nire taldekideei: «Ez zaitezte fidatu, gure indarra neurtu dute bakarrik, norarte heldu ahal garen jakiteko. Ez dira lehiatu irabazteko».
-Nola da posible hori?
-Azken finean, horrelako txapelketa batean helburua lehenengo lau sailkatuen artean geratzea da, semifinalean eta finalean benetan lehiatzeko. Orduan, zure taldearekin ziur bazoaz, ez dauka garrantzirik lehenengo edo bigarren geratzea lehenengo proba horretan. Eta hori gertatu zen. Gu lehenengo sailkatu ziren eta irlandesak bigarren. Izan ere, beraien ondorengo lehia oso errez irabazi zuten, gurekin ez zutelako indarrik galdu.
-Eta nolakoa izan zen final handia?
-Urduritasun handiz bizi genuen denok. Izatez, hor bai, gure aurkariak ziren irlandesak irabazteko prest agertu ziren, zapatila berriekin eta guzti. Kostata, baina azkenean irabazi egin genuen. Neska-mutilak hain zeuden urduri, ez zidatela ezta entzuten niri, beraien alboan nengoela etengabe oihukatzen.
-Garaipena espero zenuten?
-Egia esan, esperantza pixka bat beti eramaten duzu zurekin. Paper ona egingo genuela ziur neukan, izan ere, daukagun taldea oso ona da. Domina bat ekarriko genuela ere banekien, baina urreaz hitz egitea, asko da. Hitz nagusiak dira horiek. Oso pozik gaude lortutakoarekin.
-Zein da une hauetan daukazuen erronka?
-Etorkizun laburrera begira? Maila igotzea, astiro-astiro. Horrela egin behar dira gauzak, ze korrika eginez gero, lurrera eror zaitezke. Eta luzerako? Senior mailako neska-mutilek ere urrezko domina irabaztea. Egia esan, orain dela bi urte hasi ginenean ez genuen uste inolaz ere urrea irabazi ahalko genukeenik hain epe motzean, eta hori izaten da gure helbururik gorena. Eta 23 urtez azpiko gazte hauek senior izatera helduko dira noizbait, eta horrelako gogoarekin eta entrenamenduekin, lortuko dute, seguru.
-Kontaiguzu, nolakoak izaten dira sokatirako entrenamenduak?
-Aste normal batean hiru egunetan entrenatzen dugu, ordu t'erdiko edota bi orduko saioetan. Horietatik bi, polea baten kontra tiratzen entrenatzen dugu, eta hirugarrena aldiz, bata bestearen kontra. Baina, egia da arazo nahiko handia daukagula polea bakarra daukagulako, eta ondorioz, talde guztien artean antolatu behar dugula ordutegia finkatzeko. Bestetik, finalak eta txapelketarenbat dagoenean, pisua zaindu behar dute eta baita kardio apur bat egin ere. Hau da, korrika egin, bizikletan ibili edo mendira joan. Eta gimnasia egitea ere eskatzen diegu, hankak eta besoak indartsu izateko.
-Izan ere, indarra baino gehiago merezi du teknika izateak, ezta?
-Hori da, nik esango nuke %90a baino gehiago teknika dela indarra baino sokatiran. Eta hor daukagu adibide argi bat, munduko gizonik indartsuena, Martins Licis, etorri zenean, gure taldearekin entrenatzera. Tirada bat egin genuen, polearen kontra (bertan dagoen metalezko kutxa batean jartzen dugu pisua), eta tipoa ikusi behar zenuen, izerdi patxetan eta nekatuta. Eta gainontzeko tiralariak ondo. Orduan, galdetu zigun ea zer zen gertatzen zena; bera, hain handia eta munduko gizonik indartsuena izanik, gaztetxo hauekin konparatuz hain nekatuta egotea? Ezinezkoa! Eta hor konturatu zen nolakoa den kirol hau, indarra aprobetxatzen ikasi behar dela teknika egokiaren bidez.
Publicidad
Mikel Labastida y Leticia Aróstegui (diseño)
Óscar Beltrán de Otálora y Gonzalo de las Heras
José A. González y Álex Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.