Wikimedia

Munduko kirol guztiak ezagutzen al dituzu? Ezetz jakin!

Munduan ziur asko ezagutzen ez ditugun hainbat kirol daude, eta horietatik batzuk aukeratu ditugu

Paul Picado

Lunes, 30 de noviembre 2020, 21:21

Normalean, telebistan edo hedabideetan ikusten ditugun kirolak bakarrik ezagutzen ditugu. Baina mundu osoan edonork harrituta utziko luketen hainbat kirol daude. Guretzat gehienak ezezagunak badira ere, batzuk XV. mendean inguruan hasi ziren jokatzen, hala nola lacrosse izeneko kirola oso ezaguna dena Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean, unibertsitateen ... eta bigarren hezkuntzako institutuen artean. Orotara, sei kirol aukeratu ditugu, hala nola, blobbing, disc golf (disko golfa, euskaraz), ciclobol, lacrosse, sepak takraw eta fierljeppen. Horietatik, Euskal Herrian egiten den disko golf horretatik hasiko gara.

Publicidad

Disko golfa

M.R.

Izenetik ondoriozta daitekeenez, golfarekin zerikusia duen kirol da, baina ezagutzen dugun golfaren aldean, pilota baten ordez disko edo frisbee bat erabiltzen da. Arauak golfaren antzekoak dira. Horrela, diskoa katez osatutako saski batean sartu behar da, ahalik eta saio gutxienetan. Zelaietan 9 eta 18 saski artean daude, eta 40 herrialdetan gutxienez jokatzen da. Euskal Herrian badugu disko golfera jokatzeko aukera; Nafarroan dagoen IrriSarri Land zelaian hain zuzen ere, Igantzi herrian. Aurtengo Espainiako Txapelketa han antolatu da.

Blobbing

Youtube

Aire zabalean egiten den uretako jarduera da. Partzialki puztuta dagoen poltsa handi bat uretan jartzen da, plataforma baten aurrean. Plataformatik urrunen dagoen poltsaren muturrean parte-hartzaile bat jartzen da, eta beste parte-hartzaile batek plataformatik poltsaren aurkako muturrera salto egiten du. Horren ondorioz, poltsan dagoen pertsona uretara jausten da. Diotenez, Ipar Amerikako udaleku batzuetan erabili zuten lehen aldiz.

Ciclobol

Efe

Kasu honetan ere erraza da jakitea zer kirol mota izan daitekeen. Hala da, bai, bizikletak eta baloi bat dira protagonistak. Helburua da baloia aurkariaren atean sartzea, baina bizikletaz. Talde bakoitzean bi txirrindulari-jokalari daude, eta horietako bat, atearen eremuan egon daiteke, atezain bat izango balitz bezala. Beraz, eskuak ere erabil ditzake baloia atean ez sartzeko. Alemanian, Suitzan, Austrian, Belgikan, Txekiar Errepublikan eta Japonian batik bat oso ezaguna, eta Munduko Txapelketa ere badago.

Lacrosse

Joko honetan hamar jokalariz osatutako bi talde daude. Jokalari bakoitzak goialdean sare bat duen makila luze bat (crossier delakoa) eramaten du, eta taldekideak gomazko pilota bat pasatzen ibiltzen dira aurkako taldearen atean gola sartzeko helburuarekin. Ezin da eraman pilota makilaren sarearen barruan, eta eskuarekin ere ezin da ukitu. Estatu Batuetan oso ezaguna da unibertsitateetan eta Bigarren Hezkuntzako institutuetan.

Publicidad

Sepak takraw

Wikimedia

Boleibolaren antzeko kirola da, baina kasu honetan, pilota ratanezkoa da (Indiako oihanetan hazten den landaren igokaria). Jokalariek oinak eta burua bakarrik erabil ditzakete baloia ukitzeko. Hiru jokalariko bi talde aritzen dira. Futbolaren eta boleibolaren antzekoa da, eta Tailandian, Kanbodian, Malasian, Laosen eta Indonesian oso ezaguna da.

Fierljeppen

BERTKNOT (FLICKR, CC)

Kirol honen helburua da urmael baten alde batetik bestera igarotzea, horretarako, makila luze bat erabiliz. Makila urmaelaren erdian uzten da, eta kirolariak, plataforma batetik korrika eginez, jauzi egiten du makila harrapatzeko. Makilatik igo eta urmaelaren beste aldean erortzen da. Herbeheretan oso ezaguna da, eta jauzirik handiena 21,51 metrokoa da. Bideo honetan, kirola zertan datzan ikus daiteke. https://www.youtube.com/watch?v=UyZaXrkOuyo

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad