UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 22 de agosto 2020, 01:23
Aurten munduko haragi kontsumoak % 3 egin du behera pasa den urtearekin alderatuz gero. Duela 20 urtetik ez zen horrelako haragiaren kontsumoaren beherakadarik antzeman, behi eroen krisia gertatu zenetik, alegia. Nazioarteko zenbait adituk nabarmendu dutenez, koronabirusaren pandemiak eragin zuzena izan du jaitsiera honetan. Datuok Bloomberg hedabideak egindako azterketa baten ondorio dira.
Publicidad
Haragiaren produktuen salerosketen txikiagotzea batez ere behien haragian antzeman da. Duela 60 urtetik hona haragia kontsumitzearen modak zeharo aldatu dira. Izan ere, 1960. urtean nazioartean jaten zen haragiaren %39 behiena zen, %35 txerriena eta %11 oilaskoena. Gaur egun, berriz, txerriaren eta oilaskoaren haragia behiena baino askoz gehiago kontsumitzen da, %35 inguru lehendabiziko biena eta behiarena % 20ra baino ez da iristen.
Ingurumena zaintzeko ardurak eta gizarteak obesitatearen aurka egindako borrokak haragiaren kontsumoa nazioartean urtetik urtera txikiagotzea dakar. Era berean, gero eta gehiago dira haragi faltsua delakoa merkaturatzen duten konpainiak.
KFC konpainiak, esaterako, oilasko beganoa merkaturatu berri du. KFC enpresak Beyond Meat konpainiarekin elkarlanean sortutako produktua da. Beyond Fried Chicken deiturikoak landarez eta haziez ekoitzitako haragia eskaintzen du. Hala, produktu berritzaile honek oilasko zaporea du, eta baita itxura ere.
Era berean, Burger King konpainiak 'Impossible Whopper' izeneko hanburgesa beganoa saltzen du. Impossible Food enpresak burututako hamburgesa beganoa dena, hain zuzen ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.