Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Eguberrietako gehiegikerien ostean ohikoa da ajea izatea. Munduak ere baditu bere ajeak, baina beste mota batekoak, neurri handi batean beste era bateko gehiegikeriek eragindakoak: diruzalekeriak, handikeriak, Lurraren gehiegizko esplotazioak, eta abarrek. Mundua inoiz baino okerrago dagoela diote batzuek, bai maila xumeenean bai nazioarteko harremanei dagokienean, eta zer esanik ez ingurumenari begiratzen badiogu. Dena den, esan beharra dago mundua ez dela inoiz ondo egon eta belaunaldi gutxi libratu direla gerra edo indarkeria jasateaz. Eta hori da, hain justu, egoerarik txarrena: gerra. Europan, Historian zehar horrenbeste gudu izan dituen kontinente honetan, hondamen absolutu hori ez da desagertu. Gogoan izan dezagun 90. hamarkadaren hasieran gerla egon zela Jugoslavia desegin zenean, eta orain Ukrainan ari direla Errusia inbaditzailearen basakeriak pairatzen. Zorionez, Europar Batasunaren barnean ez da gerrarik egon. EB, hain zuzen ere, ahalegin handia ari da egiten Serbia eta Kosovoren arteko liskarrean armak isilik mantendu daitezen. EBren lorpen inportanteenetakoa izan da, zalantzarik gabe, gatazkak bide politikoa erabiliz bideratzea. Horrez gainera, covidaren pandemian txertoen gestioa (hasierako arazoak gainditu ondoren) nahiko ondo egin zuen. Ekonomian izan diren turbulentzietan Europar Bankuak neurri efikazak hartu ditu, eta oraingo krisian (2008koan ez bezala) Batzordea eta Kontseilua erabaki onuragarriak ari dira hartzen. EBk ez ditu askoren nahiak eta beharrak asebetetzen, eta porrot nabarmenak ere izan ditu, errefuxiatuei buruzko politiketan, adibidez. Baina EBrik ez balego okerrago egongo ginateke. Erresuma Batua gaizkiago dago Brexita eta gero.
Herritarren eta herrialdeen ongizateak kanpo-arazoekin eta munduan gertatzen denarekin lotura zuzena du. Nazioarteko komertzioak betitik izan du garrantzi erabakigarria zentzu horretan, eta gorabehera geopolitikoek ere bai. Sistema finantzarioak hartu du azken hamarkadetan inportantzia izugarria. Eta ikerkuntzak eta aurrerapen teknologiko eta zientifikoek gero eta gehiago baldintzatuko dituzte guztion bizi-baldintzak, eta munduaren etorkizuna bera ere. Badirudi desastre klimatikoa ebitatzeko berandu gabiltzala, eta zientziaren mirariek bakarrik salba gaitzakete agian. Energia-iturri berriak sortzeari dagokionez, argi dago aurrerapen zientifikoen baitan egongo dela petrolioari –eta gasari– alternatiba aurkitzea. Nolanahi ere, auskalo zer gertatuko den aurten. Zoriak aurreikuspenak txikitu ohi ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.