Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 16 de enero 2024, 11:39
Abadiñoko Kultur Etxeak Fermin Muguruzaren 'Bidasoa. 2018-2023' dokumentala eskainiko du ostiralean, hilak 19, 19.00etatik aurrera. Isiotu Kultur Elkartearekin batera antolatutako saioa, proiekzioaren amaieran taldeko pertsona batekin egingo den hitzaldi-solasaldiarekin osatuko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan 3 euroren truke.
Europako gainerako herrialdeetara zihoazen etorkinak sar ez zitezen 2018ko udan Frantziak ezarri zituen poliziaren kontrolak eta Bidasoak osatzen duen Pirinio-Atlantikoko berezko mugako pasabide batzuen itxierak 10 heriotza eragin zituen urtebetean. 2021eko apiriletik zazpi pertsona hil ziren Bidasoa ibaiko uretan itota, Irun eta Hendaia artean, eta beste hiru 2021eko urrian hil ziren, tren batek harrapatuta, Ziburun.
Fermin Muguruzak idatzi eta zuzendutako dokumentalak, ibaiaren alde batean eta bestean dauden aktibistei, hala nola Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteetako ordezkariei, ahotsa emateaz eta aurpegia jartzeaz gain, bizia galdu zutenak ere gogorarazten ditu, izena jarriz, adina, zeharkaldia eta ametsak azalduz, hildakoen kopuru hotzen atzean ezkutatzen diren historia eta pertsonak ezagutzera emanez eta, horrela, tragedia humanizatuz.
Dokumentala jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Ostiral goizean, Traña-Matienako Institutuko ikasleek lan horren emanaldi berezia izango dute.
Fermin Muguruza aski ezaguna dugu; euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea, makina bat saltsatan murgilduta ibiltzen dena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.