

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 9 de junio 2021, 21:40
Euskal Herriko musikaririk esanguratsuenen hirukotea da Irunekoa (Gipuzkoa). Fermin eta Iñigok euskal rock erradikalaren talde mitikoetako baten parte izan ziren, Kortaturena (1982-1990), alegia. Honen ondoren, Negu Gorriak taldearen sorrera etorri zen, rock, rap eta reggae estiloak uztartzen zituena. Honek ere zeresana eman zuen euskal musika panoraman.
Talde hauen ondoren, anaia bakoitzak bere bidea hartu zuen bakarlari gisa, egitasmo ezberdinetan esku hartuz, bai euskal lurraldean eta baita nazioartean ere. Ferminek, esaterako, 20 album baino gehiago kaleratu izan ditu. Nahiz eta Kortatun, adibidez, euskara eta gaztelera bere abestietan tartekatu izan, Negu Gorriaken eta bakarlari gisa euskara hutsa izan da bere abestien motorra.
Azken honek munduan barrena hainbat bira gauzatu izan ditu, hala nola, Txilen, Jamaikan, Kuban, Uruguain edota AEBtan. Era berean, kolaborazioak egin izan ditu hainbat musikari eta talde ospetsurekin, Xabi Solano (Esne Beltza), Manu Chao, Anje Duhalde, Oskorri, Albert Pla edota Reincidetesekin. Gainera, zazpigarren artearekin ere ausartu egin da, egun bitarte sei ikus-entzunezko plazaratuz.
Bestalde, Iñigo Kortatu eta Negu Gorriaken ondoren beste zenbait talderekin ibili izan zen oholtza gainean. Anaia Jabierrekin batera Joxe Ripiau taldea jarri zuen martxan (1996-2000) baita Sagarroi (2001-2009) eta Lurra (2012-2014) musika taldeetan ibili ere. Musika ekoizteaz gain, bere anaia Ferminek bezalaxe, zenbait film labur gidatu zituen eta baita haurrentzat liburu bat plazaratu ere. Irundarra 2019. urtean zendu zen, Esklerosi anizkuna gaixotasunak jota.
Jabier, aldiz, hiru anaien zaharrena dugu. Les Mecaniciens (1991-1993) eta aipatutako bere anaia Iñigorekin Joxe Ripiau (1996-2000) musika bandetan ibili ondoren, 1990eko hamarkadatik aurrera egindako kantautore ibilbideak egin zuen ezagun. Euskara bidelagun eta jazz eta pop lasaieko erritmoak uztartuz, bere ohiartzuna Euskal Herriko mugak gainditzera ailegatu zen, Kataluniara tarteko. Musikagintzatik kanpo, literaturarekin ere ausartu da, narrazioaren nahiz haur eta gazteentzat bideratutako makina bat liburu onduz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.