Gizarte orok, bere burua antolatzeko eta bizitzari eusteko, beharrezkoa du gutxieneko baliabide material eta energetikoen kopuru bat. Funtsezko oinarri horretatik abiatuta, gizartea kudeatzeko eta antolatzeko hainbat modu gara daitezke, bidezkoagoak ala bidegabeagoak. Era berean, ingurune fisikoak eta eskura dauden baliabide materialek eta energetikoek gehienezko sabaia ezartzen dute; sabaia horretatik gora, ezin da inongo sistema sozioekonomikorik garatu. Gizarte industrial direlakoak muga horiei bizkar emanez gauzatu dira, etengabe hedatuz, planeta osoa eta gero eta bizitza sozialaren alderdi gehiago kolonizatuz.
Publicidad
Errealitate hori bistaratzeko eta kolapso ekologiko, sozial eta ekonomikoari nola aurre egin ikusteko asmoz, 'Mugen amildegian oinez ibiltzea' txostenaren bertsio gaurkotua argitaratu du Ecologistas en Acciónek, euskaraz eta katalanez. Bertan, komunitate zientifikoak azken hiletan plazaratu dituen datuak jasotzen dira.
Lanean, mineral fosilen, uraren edo elikagaien eskuragarritasuna bortizki jaisten ari den egoera honen kausak eta efektuak adierazten dira, bai eta ekosistemen narriaduraren, biodibertsitatearen galeraren (IPBESren arabera, milioi bat animalia eta landare espezie inguru desagertzeko zorian daude, giza jarduerak direla-eta) edo klima aldaketaren itzulera gabeko puntuaren ondorioak ere.
Gainera, txostenean alternatibak sor ditzaketen sektoreak zeintzuk diren adierazten da: ekonomia sozial eta solidarioa, ekonomia feminista edo ondasun komunak, kasu. Horiek guztiek inpaktuak murrizten lagun dezakete, bai eta agertoki berrira egokitzen ere.
Txostenean adierazten denez, eraldaketa sakonak eta inoiz ez bezalako konpromiso politikoak premia-premiazkoak dira, kolapsoaren ondoriorik latzenei aurre egingo badiegu, areago, Atlantikoaren bi aldeetan indarra hartzen ari diren aldarrikapen xenofoboen aurrean.
Publicidad
Baliabide finituak izanik, baliabideon esplotazio-, eskuragarritasun- eta helmen-mugetara heldu den planeta batean bizitzeak urritasun-egoerara bideratzen ari gaitu. Ecologistas en Acciónen arabera, egoera horretan, kontsumoa murriztea eta ondasun komunak modu bidezkoan eta ekitatiboan banatzea da gure garaiko erronkarik handiena, eta apustuetan onena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.