Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
EITB

'Mugarik gabe' fikzioaren lehen hiru atalak ikusgai igandean ETB1en

Miniseriea Fernando de Magallanesek hasi eta Juan Sebastian Elkanok bukatutako lehen mundu biran girotuta dago

Zurekin

Sábado, 7 de octubre 2023, 20:52

'Mugarik gabe' ('Sin límites', 2022) fikzioaren lehen hiru atalak eskainiko ditu EITBk euskaraz igande honetan, 22.00etatik aurrera. Fernando de Magallanesek hasi eta Juan Sebastian Elkanok bukatutako lehen mundu biran girotuta dago miniseriea, eta guztira sei atal ditu.

Publicidad

Simon West zinemagileak zuzenduta, aktore ezagun zerrenda luzea aurkitzen dugu bertan: Álvaro Morte (Juan Sebastian Elkano), Rodrigo Santoro (Fernando de Magallanes), Barbara Goenaga, Sergio Peris-Mencheta, Pepón Nieto, Carlos Cuevas, Adrián Lastra… Patxi Amezcuarena da gidoia. Amezcua nafar zinema zuzendari eta gidoigilea da. Kazetaritza ikasi ondoren, Los Angelesera joan eta gidoilari izateko ikasi zuen.

Eta zer kontatzen da 'Mugarik gabe' miniseriean. Tira, atzerabegirako bat da. Izan ere, 1519ko abuztuan kokatzen da, orduantxe 239 marinel Sevillatik abiatu ziren Fernando de Magallanes kapitainaren gidaritzapean. Hiru urte geroago, horietako 18 baino ez ziren bizirik itzuli, ontzi bakar batean, Juan Sebastian Elkano buru zela. Munduari bira eman berri zioten.

Espezien uharteetara bide berri bat aurkitu nahian zihoazen, ia ezinezkoa ematen zuen misio batean. Azkenean, historia aldatu zuen abentura horrek, lurra biribila dela frogatuta. Hiru urteko bidaian, 90.000 kilometro egin zituzten ur eta lurralde ezezagunetan barrena, munduko merkataritza, ekonomia, astronomia eta ezagutza betiko eraldatu zituen historiako balentria handienetako batean. Matxinadak, traizioak, gosea, heriotza… abentura eta emozioz beteriko istorioa dugu hauxe, ez galdu!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad