NAHIKARI CAYADO
Jueves, 22 de abril 2021, 23:18
«Zein zoragarria izan daitekeen bizitza orain, nire ondoan zaudela». Esaera txinatarra? Ez, 'Moulin Rouge' 2001etik gure bihotzak liluratzen. Hogei urte pasa dira dagoeneko Nicole Kidman eta Ewan McGregor Pariseko ikuspegi zoragarriekin dantzan ari ziren bitartean, mundua hasperenka ari zela maitasun istorio benetan eder baten aurrean. Baz Luhrmannen filmak zine musikala bere tokira itzuli zuen. Oscar sarietarako izendapena lortu zuen generoko lehen filma izan zen hamar urtetan, 1991n 'La bella y la bestiak' lortu izan zuen izendapen bera.
Publicidad
Moulin Rougen istorioa denok ezagutzen dugu: idazle bohemio bat Parisera iristen da inspirazio bila, eta konturatu gabe, Moulin Rougeko hormen artean amaitzen du, bere bizitzako emakumea dagoen leku berean. Haren izena, Satine, tuberkulosia daukan dantzari eder bat. Baina baliteke filmaren atzean ezagutzen ez dituzun hainbat bitxikeria egotea, zeintzuk diren jakin nahi?
Nicole Kidman nagusitu zen Catherine Zeta-Jones, Sophie Ellis-Bextor, Sharleen Spiteri, Kate Winslet, Hilary Swank, Natalie Mendoza, Renée Zellweger eta Courtney Love aktoreen artean. Azken horrek haserre handia hartu zuen, eta amorrua hainbestekoa izan zen, abeslariak 1999an egin zuen biran, 'Miss World' abestia eskaini ziola, bere burua gorroto duen edertasunezko erregina bati buruzkoa dena.
Kidmanek ileorde bat erabili behar izan zuen pelikula osoan, bi saihets hautsi zituen eta belaunean min hartu zuen dantza baten entseguan. Horregatik daude filmaren eszena asko gerritik gora filmatuta. Lesio horren ondorioz, 'La habitación del Pánico' luzemetraian protagonista izateko papera galdu zuen, Jodie Fosterrek eraman zuena.
Bitxikeria moduan ere, nabarmentzekoa da 'Like a Virgin' abestia antzezten duten eszenan, oholtza Coca Colarekin bustita zegoela, dantzariak irristatu ez zitezen. Gainera, Jim Broadbent, eszena horretan, opera abeslari batek bikoizten du, aktorearen ahotsa imitatzen zuena.
Publicidad
Filmak hamabi izendapenekin lortu zuen arrakasta Bafta sarietan, baina horietatik hiru bano ez zituen jaso: gizonezko aktore onenaren saria Jim Broadbententzat, Soinu Onena eta Jatorrizko Musika Onena. Urrezko Globoetan, soinu bandak berriz ere saria jaso zuen, eta baita komedia edo musikaleko sari nagusia ere. Hori gutxi balitz, Nicole Kidmanek emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen. Oscar sarietan bestalde, zortzi izendapen jaso zituen. Azkenean bi sari irabazi zituen: Jantzitegirik Onena eta Arte Zuzendaririk Onena.
'Come What May', filmaren jatorrizko abesti bakarra dena, ezin izan zuten izendatu, Romeo y Julieta pelikularako idatzi baitzuten.
'Moulin Rouge' pelikularen daturik xelebreenekin amaitzeko, filmaren azken zatian, Nicole Kidmanek pelikula baterako egin den bitxigintzako piezarik garestiena darama: 1.308 diamante ditu eta milioi bat dolar baino gehiago balio du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.