Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Erika Elizarik irakurle helduentzako literaturan egiten duen lehenengo agerpena da 'Zendabalitz' izenburua duen eleberria, izenburu kriptikoa lehenengo begiradan, ia arao baten itxura daukana. Eleberri labur honetan irakurleari Parisetik Bilbora joateko hegazkin bidaia batean elkartzen diren pertsonaia batzuk aurkezten zaizkio. Formaren aldetik, nobela korala denez eta hainbat pertsonaiaz aritzen diren atal laburrez osatuta dagoenez,'La colmena' edo 'Manhattan Transfer' bezalako liburuak etor daitezke burura. Edonola ere, Elizariren nobelan kontatzen dena ordu eta erdia dirauen bidaia batez aritzen delarik, idazleak ahalegina egin du irakurketa denbora errealean (nolabait esateko) burutu ahal dadin, argumentuaren denbora eta diskurtsoaren denbora ahalik eta gehien hurbilduz.
Zendabalitz Erika Elizarik (Elkar. 128 orr. 15 euro)
Atal bakoitzaren hasiera agertzen den orduaren aipamenak ere horretan laguntzen du. Hegazkin bidaia batean askotariko pertsonak elkartzen direlarik, halakoxeak dira pertsonaiak ere. Beraien artean ez dago harremanik, eta eleberrian kontu psikologikoak erdigunean jartzen direnez, bakoitza bere barne-bizitzan murgilduta dago, ia irlak izango balira bezala. Haien artean sortzen diren harremanak azalekoak dira oso. Pertsonaien psikologia aurkezten zaigu eta irakurlea konturatuko da gehienak nahiko neurotikoak direla, nolabaiteko erantzuna eman behar dieten obsesioz beterik baitaude. Baina hegazkin bidaia ez da lekurik egokiena erabakiak patxadaz hartzeko eta hari narratiboak, hasiera zehatzik ez zuten neurri berberean, irekita geratzen dira amaieran.
Liburu interesgarria da, sakona eta arina aldi berean, eta, zenbait momentutan, pixka bat efektista.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.