Unai Sarriugarte
Viernes, 26 de mayo 2023, 12:16
Mondragon Unibertsitateak 'Euskal kulturaren Eragiletzaren' masterra aurkeztu du, UEU eta Eusko Ikaskuntza erakunde kolaboratzaileekin elkarlanean. 2023ko urrian abiaraziko den egitasmoak hiru irizpide orokor hartzen ditu aintzat: batetik, kultur eragiletza eta transmisioa hezkuntzan; bestetik, kultur eragiletza, Euskal Herriaren antolakuntza eta artikulazioa; eta azkenik, ikerketa-proiektua. Egitasmo honek UEU eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatzeko balio izan du, bai eta berresteko Eusko Ikaskuntzak eta Fakultateak indarrean dutena.
Publicidad
Asteazken honetan, maiatzaren 24an, Eskoriatzako (Gipuzkoa) Campusean egindako sinadura ekitaldian Nagore Ipiña, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa, Eneko Bidegain Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle masterreko koordinatzailea eta masterrean parte hartuko duten eta babestuko duten bi erakundeen ordezkariak izan ziren, Aitor Bengoetxea UEUko zuzendaria eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria.
Ipiñak goraipatu egin zuen UEU-k eta Eusko Ikaskuntzak Mondragon Unibertsitateari emandako babesa, baita hiru erakundeen arteko elkarlana nabarmendu ere. Era berean, Eneko Bidegain masterreko koordinatzaileak euskal kulturgintza eta eragiletzan sakontzeko ezinbesteko premian jarri zuen fokua. Bere esanetan, «euskararen biziberritzea ez dago hizkuntza konpetentzia linguistiko baten esku soilik, euskara komunitate baten ardatza ere badelako, eta kultura da dudarik gabe ardatz horren euskarria».
Bestalde, Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak helarazi zuenez, UEUren izaerakin maisuki bat egiten du masterrak, euskal kultura baita masterraren ardatza. Bengoetxeak masterrak euskal kultura hedatuko duten eragileak prestatzeko balio dezakeela aitortu zuen.
Eusko Ikaskuntzako lehendakaria den Ana Urkizak, aldiz, euskal kulturaren transmisioa bultzatzea Eusko Ikaskuntzaren ezinbesteko lan-ardatza dela adierazi zuen. Bere hitzetan, «Eusko Ikaskuntzak hainbat modutan egin diezaioke ekarpena masterrari: lurraldetasun ikuspegia eskainiz, esaterako, baita askotariko proiektuen emaitzak eskura jarriz, edota Master Bukaerako Lanak egiteko aukera bermatuaz».
Publicidad
Masterraren nondik-norakoak
Titulu berri hauxe hainbat gradutako ikasleentzat bideratuta doa, baina bereziki aproposa da Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduatuentzat, komunikazioarekin zerikusia dutenentzat (Ikus-entzunezko Komunikazioa, Kazetaritza edota Publizitatea) Giza eta Gizarte Zientziak, Euskal Ikasketak, Itzulpengintza edota Zuzenbidea, tarteko. Dena den, masterraren antolatzaileek euskal kulturan eragiteko interesa duen edozein gradudunentzat bideratuta doala nabarmendu dute.
Hitz gutxitan, masterraren eduki eta metodologiak euskal kulturaren galdegai eta problematikei irtenbide bat ematera datoz. Kultura-eragin globala ulertzeko moduak, kultur transmisioa eta irekidura uztartzeko erak, euskal kulturaren sustraiak interpretatzeko sintesiak, euskara hizkuntzaren lekua ulertzeko oinarriak, teknologiaren eraginak, komunitatea birsortzeko baldintzak edota arte-arlo bakoitzaren desafioen inguruan ariko dira.
Publicidad
Masterrean landuko diren gaiak, berriz, anitzak dira, hala nola, kulturgintzaren transmisioa hezkuntza arautuan eta ez-arautuan, herrietako eragiletza kulturaren arloan berregiteko gakoak, zer oinarritatik hobetu euskal kulturgintzaren inguruko udal-politika publikoak, komunikazio-lanak edota ikerketa-bideak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzari esker masterrak 4.800 euroko prezioa izango du. Izen-ematea jada irekita dago hemen eta hauxe online gauzatu daiteke.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.