![K1 modalitatean dabiltzan profesional bizkaitarrak Gasteizen borrokatuko dira urtarrilaren 29an](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/20/media/cortadas/anaitz%20olaeta%20luis%20fernando%20vaca_20220120164229-RNlwpQAgEK5ScHxWtTfzsZP-1248x770@El%20Correo.jpg)
![K1 modalitatean dabiltzan profesional bizkaitarrak Gasteizen borrokatuko dira urtarrilaren 29an](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/20/media/cortadas/anaitz%20olaeta%20luis%20fernando%20vaca_20220120164229-RNlwpQAgEK5ScHxWtTfzsZP-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 23 de enero 2022, 02:10
Kickboxingeko K1 modalitatean dabiltzan profesional bizkaitarrak Gasteizen borrokatuko dira urtarrilaren 29an. Izan ere, Arabako hiriburuko Iradier Arenan orotara K1 profesional mailako bi borrokaldi, boxeo profesionaleko hiru eta boxeo eta K1 amateurreko beste bi ospatuko dira, arratsaldeko seietan abiatuta.
Sarrerok txarteldegian 20 eurotik gora eskuratu ahal izango dira. Aldez aurretik, berriz, Gasteizko Gimnasio Gasteiz Sporten eta Etxebarriko Elite Sporten (Bizkaia) erosi ahal dira. Beraratzen direnek ezinbesteko izango dute koronabirusaren ziurtagiria aurkeztu, nortasun-agiri batekin batera, baita maskara eramatea derrigorrezkoa izan ere.
Hiru borrokalari bizkaitarrak profesional mailako K1eko bi borrokalditan lehiatuko dira. Batetik, 75 kilokoan, Anaitz Olaeta bilbotarra Luis Fernando Vaca jatorri boliviarreko bizkaitarrekin ariko da. Biek antzeko balantzea dute euren borrokaldietan, garaipen nahiz porrotei erreparatzen badiegu.
62 kilokoan, aldiz, Julian Fernandez bilbotarrak K1 talde arabarreko kirolarietako bat hartuko du mendean, Flavius Chiaburu gladiatorea, hain zuzen ere, bere azken borrokaldia irabaztetik datorrena. Dena den, Fernandezek baditu Chiabururen estilo oldarkorrari aurka egiteko hainbat dohain. Bilbotarra amateur modalitatean Espainiako Muay Thai txapelketa bat, bitan azpitxapeldun eta brontze bat irabazitakoa da.
Bestalde, afizionatuetan K1 modalitatean bizkaitar borrokalariak ere lehiatuko dira. Iker Kortabitarte Munir Umar Alegria-Dulantziko pakistandarraren kontra borrokatuko da 64 kilokoan. Gainera, Mohamed Amir El Mustachir, 60 kilokoan Iraitz Ruiz de Arcaute arabarraren aurka ariko da.
Boxeo profesionala era hartuko du Iradier Arenak. Fran Mendoza (12-0-0, 7 KO) eskarmentu handiko Anuar Salas (22-12-1, 12 KO) aurrez aurre izango dira. Horrez gain, Tetef (3-0) Einer Stevenen kontra (3-0), 6 roundera superluma pisuaren mugan. Azkenik, Mendoza leinuko kide berri baten debuta, Kato supereuliarena, Carlos Hernandez madrildarrarekin arituko dena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.