![Mister Lemmy](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202005/02/media/lemmy.jpg)
![Mister Lemmy](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202005/02/media/lemmy.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Hil aurretik Lemmy Kilmmisterrek bere biografia argitaratu zuen. Janiss Garza kazetariaren laguntzarekin egin zuen, eta biei eskertu behar dizkiet betiereko konfinamendu honetan igarotako une apartak. Motorhead taldeko liderra izan zenak, rockaren historiako unerik garrantzitsuenetan bizitzeko aukera izan zuen. Bere lekukotza ezinbestekoa da garai hartako musikaren inguruan sortutako mugimenduak ezagutzeko orduan. 1960ko hamarkadako Londresen hainbat taldetan parte hartu zuen. Liverpoolen, The Cavern areto mitikoa ezagutu zuen, The Beatles taldea lehen urratsak ematen ari zenean. «Beatlesak tipo gogorrak ziren, Rollingtarrak aldiz, aberaskumeak, Londreseko aldirietako ikasle unibertsitarioak. Tira, gosea pasatzera joan ziren hiri handira, baina nahita egin zuten, maltzurkeriazko geruza batez janzteko». Jimi Hendrixen «roadie» ere izan zen, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan Hawkwind taldeko baxu-jotzaile gisa ospea lortu zuen, psikodelia eta rock progresiboa uztartzen zuen banda zoragarri hartan.
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran Motorhead taldea sortu zuen. Punk eta Heavy Metalaren artean mugitzen zen «power trio» honek publiko ezberdinak konkistatzeko miraria lortu zuen. 'Ace Of Spaces' 1980ko bere diskoak iraultza handia ekarri zuen rock mundura eta nik behintzat ez dut «prozac» hobeagorik probatu. Ondorengo taldeek, hala nola Metallicak, beti onartu dute Lemmyk eta honen aldekoek euren formazioan izan zuten eragina.
Lemmy irakurtzea Rock & Roll-a beti definitu duen espirituarekin adiskidetzea da. Alaitasuna, zarata eta bizitzaren aurrean jarrera desafiatzailea duen espiritu horrekin, askatasunarekin, adiskidetzea, azken batean.
Berak kontatzen digunaren arabera, Lemmyren bizitzak sexu ugari izan zuen, droga asko eta -jakina- imajina daitekeen Rock & Roll guztia. Lemmyk eskuzabaltasunez hitz egiten du hiru esparru hauetan izandako esperientziez: «Sexua benetan den bezala hartu beharko genuke, zerbait ludikoa eta dibertigarria baita. Larrua jotzea da barre egin gabe egin dezakezun gauzarik dibertigarriena». Lagun on batek hitz egingo lizukeen bezala hitz egiten du berak, sermoirik egin gabe eta moralista jarri gabe, baina bere esperientziatik ohartaraziz, ernai ez bazaude zer aurki dezakezun: «Azidoa hartuz gero, arratsalde oso bat eman zenezakeen zuhaitz batekin eztabaidan. Eta okerrena da azkenean arrazoia ematen zeniola». Gizon hori ezagutu zutenak bat datoz oso tipo abegitsu gisa deskribatzean. Hil baino pixka bat lehenagora arte, ohikoa zen Rainbow rockzaleen areto mitikoan, etxetik oso gertu, txanpon-makinetan jokatzen ikustea. Duela gutxi egindako elkarrizketa batean, Lasttour International entrepresako Alfonso Santiagok gero eta zailagoa zela jendea rock tradizionaleko kontzertuetara eramatea aitortu zuen, «adinaren batez bestekoa jada hirurogei urtean dago, belaunaldi berriek jada ez dute rocka belaunaldiko bandera gisa ikusten». Lemmyk argi zeukan: «Hogeita bost urte bete nituenetik ez da ezer gehiegi aldatu, eskarmentuan eta maltzurkerian irabazi nuen, eta, denboraren poderioz, hasi nintzen zenbait gauza nire gain hartzen. Baina ez naiz inoiz zaharrago sentitu, hogeita bost urte luze izan dira». Eta errematatzeko: «Rockarentzat zaharregia zarela uste baduzu, hala zara, ezbairik ez».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.