Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Jon Jader Obregón boxeolaria, José Luis Idarraga bere entrenatzailearekin.
Miribillan gaur ospatuko den boxeo gauaz gozatzeko aukera, ETB1eko 'Boxeo Izarrak' saioan

Miribillan gaur ospatuko den boxeo gauaz gozatzeko aukera, ETB1eko 'Boxeo Izarrak' saioan

Ricardo Urrutia, Jon Jader Obregon eta Andoni Gago bizkaitarrek parte hartuko dute, eta, astero bezala, Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkezten dute saioa

Viernes, 23 de octubre 2020, 12:56

Duela urte gutxi batzutik hona, euskal boxeoak momentu oparoak bizi izan ditu. Orain, ringera berriro igotzeko momentua heldu da eta aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan euskal boxeolarien hiru borrokaldi izango dira ikusgai, Miribillako Bizkaia pilotalekutik. 23.30etik aurrera eskainiko dira horiek Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkeztutako saioan, ETB1en, eta ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, ikus-entzuleek «kalitate handiko eta estilo desberdinetako» boxeolarien borrokaldiez gozatu ahalko dute.

Gaua Ricardo Urrutiaren eta Israel Muñozen arteko neurketarekin hasiko da. Algortako Neko Gym-eko Mungiako boxeolariaren hirugarren norgehiagoka profesionala izango da ostiralekoa. Ibilbide oparo baten ondoren, bai kickboxingean zein boxeoan, orain 'El Lokito' ezizenarekin ezaguna den Muñozen aurka borrokatuko du.

Ondoren, Jon Jader Obregon eta Rafael Chiruta ikusiko ditugu aurrez aurre. Bilbotarrak 22 urte ditu eta profesional mailan egindako sei borrokaldiak irabazi ditu. Gainera, emaitza ezinhobeak lortu izan zituen amateur mailan eta baita kickboxingean ere. Chirutak, bestalde, eskarmentu handia dauka, 60 neurketa egin baititu, eta jada ikusi izan dugu Bilbon borrokatzen. Borrokaldia zortzi asaltora izango da.

Hori nahikoa ez balitz, jardunaldia borobiltzeko, MGZko Andoni Gago eta Brayan Mairenaren arteko norgehiagoka eskainiko da. Gago joan den otsailetik boxeatu gabe dago eta Nikaraguako Mairenaren aurka garaipena lortzea oso ona izango litzateke etorkizunari begira.

Maila handiko euskal boxeolarien borrokaldiez gozatu nahi baduzu, beraz, jakin ezazu aukera izango duzula ostiral honetan Euskal Telebistaren lehenengo katean, 23.30etik aurrera, Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalarren eskutik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Miribillan gaur ospatuko den boxeo gauaz gozatzeko aukera, ETB1eko 'Boxeo Izarrak' saioan