Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Udazken Beltza izeneko hitzaldi-zikloa garatzen ari dira hilabete honetan Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegian. Hitzordua astearteetan izaten da eta bertan hainbat gai jorratzen dituzte, Jon Kortazarrek zuzenduta. Aste honetan Miren Billelabeitiaren txanda izango da, aurtengo Euskarazko Saiakera Sariaren irabazlea, 'Norberak maite duena' (Pamiela) eleberriagatik.
Literatura Unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle bezala Mungiako institutuan lau hamarkada eman dituen euskal filologo honek 'Krimena eta Memoria Historikoa: Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok' izango du mintzagai. Jardunaldiak 19.00etatik 20.30era iraungo du (doan izango da, edukiera bete arte), eta interesdunak Foru Liburutegiaren bigarren solairuan kokatuta dagoen Hitzaldi aretora hurbildu beharko dira. Hala ere, gogoratu bertara sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela aurkeztu beharko dela. Eta ezin bazara hurbildu, baina hitzaldia jarraitu nahi baduzu, hemen duzu streaming bidezko emanaldiaren esteka.
Momentuz, hauek izan dira hitzaldi-ziklo honen orain arteko protagonistak: azaroaren 7an, José Manuel López Gasenik 'Euskal krimen literatura' jorratu zuen, euskaraz. Euskaraz ere, hilaren 14an, Xabier Etxanizek Bernardo Atxagaren 'Gizona bere bakardadean' izan zuen mintzagai, non asteasuarrak 1993an plazaratu zuen liburu horri buruz hitz egin zuen.
Hurrengo jauzia, berriz, datorren astean izango da (azaroaren 28an), José Antonio Morlesinen eskutik, 'Krimen nobeletako azalen irudiak' aztertzeko. Amaitzeko, aurtengo Udazken Beltzak agur esango digu abenduaren 5ean, Santiago Pérez Isasik gaztelaniaz eskainiko duen 'La novela criminal de Ramiro Pinilla' jardunaldiaren bitartez. Ez ezazu pentsa eta hurbil zaitez!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.