Leire Larrazabal
Viernes, 12 de enero 2024, 23:16
Urtea hastearekin batera, funtzionatzen duten ekimenei eutsi behar zaie. Beraz, klasiko baten itzuleraren berri eman behar dugu. Datorren asteartean, urtarrilaren 16an, 'Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean' zikloa abiatuko da eta puntako idazleak izango ditugu aurrez aurre: Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta. Moderatzaile lana Juanra Madariagak burutuko du. 'Irakurtzeari utzi diogu?' lelopean ospatuko da topaketa, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, 19.00etatik aurrera.
Publicidad
Besteak beste, protagonistak gaur egun Euskadin dauden irakurketa indizeei buruz mintzatuko dira. Izan ere, berri baikorrak ditugu alor honetan, azken urteekin alderatuta goranzko joera izan baitu. Are gehiago, hizlariek irakurleek liburuen, eleberrien, komikien… inguruan dituzten interesei buruz hitz egingo dute ere.
Miren Billelabeitia mungiarra dugu, Euskal Filologian lizentziatua, eta gazteen artean irakurketaren eta literaturaren kultura sustatzeko hainbat lan eta hausnarketa burutu ditu. Azkena, 2022an, 'Norberak maite duena: hitza gogoan, irakurketa biziz' (Pamiela). Gainera, gogoratu, obra honengatik, Euskara Literatura Saria eskuratu duela, Euskarazko saiakera saria hain zuzen ere.
Zubizarreta ordiziarra da. Hau ere Euskal Filologian lizentziatua da. Haur eta gazte literaturako idazle ezagunetakoa da, bere lan bakoitzean hainbat gai landuz, hala nola, migrazioa, kultur anizkotasuna, familia eta umorea, besteak beste. Hiru sari garrantzitsu jaso ditu udazken honetan: Sari nazionala eta Euskadi Saria 'Zerria' gazte eleberriagatik, eta Gasteizko itzulpen saria 'Bagdadeko postaria' nobelaren itzulpenagatik. Baina altxor hori nahikoa ez, gainera, bi liburu berri aurkeztu ditu: 'Loak ezkutatzen duena' eleberria, Agustin Zubikarai bekaren iazko edizioaren ondorio, eta 'Sakonean itsasoa ikusten da' kultur kronika.
Gogoratu, asteartean, ekimen honetarako sarrera doakoa da, lekua bete arte. Baina ez kezkatu, bertaratzerik ez baduzu, aurkezpena streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzu Bidebarrieta Kulturgunean YouTubeko kanalean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.