Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Joan den asteazkenean, Arantxa Urretabizkaiak (Donostia, 1947), EL CORREOko zutabegilea denak, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 'Azken etxea' eleberriarekin, eta Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek Haur eta Gazte Literaturako eta Literatura Lanaren Ilustrazioko sariak lortu zituzten, 'Zerria' eta 'Ni ez naiz Mikel Laboa' lanengatik.
Bada, astelehen honetan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskadi Literatura sarietako falta ziren lau kategoriatako irabazleak eman ditu ezagutzera, Gasteizko Artium Museoan egindako agerraldian, eta Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz, Gaztelaniazko Literatura, eta Saiakera Gaztelaniaz kategorietako sariak jasoko dituzten egileen izenak jakinarazi ditu. Hona hemen haien izenak: Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategi, 'Paradisua' nobelaren itzulpenagatik (Elkar); Miren Billelabeitia, 'Norberak maite duena' saiakeragatik (Pamiela); Alejandro Morellón, 'El peor escenario posible' eleberriagatik (Fulgencio Pimentel) eta Ander Izagirre Olaizola, 'Vuelta al país de Elkano' saiakeragatik (Libros del K.O.).
Noticia relacionada
Esan bezala, Euskarazko Literatura Itzulpenaren saria Maialen Berasategiri eta Joxe Mari Berasategiri ematea erabaki du epaimahaiak. 'Paradisua' Abdulrazak Gurnah Nobel Saridunaren obraren euskarazko itzulpena da eta epaimahaiko kideen iritziz «irakurketa gozoko testua» lortu dute itzultzaileek, «itzulpen mekanikotik behar adina urrunduta». Xabier Olarra, Jose Manuel Lopez, Koldo Biguri, Arantxa Etxebarria eta Idoia Gillenea epaimahaikideek adierazi dutenez, «euskara idatziaren tradizio klasikotik aldendu gabe, Afrikako mundu urrun eta arrotza inolako oztoporik gabe hurbiltzen zaio euskal irakurleari, gozamen eta atseginbide bihurtuz belarriarentzat liburu honen irakurketa».
Baina hori ez da izan astelehen honetan euskaraz eman den sari bakarra, eta saiakera arloari eskainia egon den golardoa Miren Billelabeitiak jaso du, bere 'Norberak maite duena' liburuagatik. Ane Miren Larrinagak, Nekane Goikoetxeak, Ainhoa Novok, Juan Ramon Makusok eta Xabier Aierdik osotutako epaimahaiaren arabera, lan honek «irakurketaren plazerra eta garrantzia defendatzen du, eta proposatzen du metodologia dialogikoaren bitartez, klasikoak eguneko gaietara eramatea, gazteekiko hartu-emana izatea eta irakurle gazteen arreta piztea». Euren hitzetan, Billelabeitiak sortutako «testu biribila» da 'Norberak maite duena', non «estilo dotorea, idazkera jasoa, prosa zaindua eta fina» erabiltzen duen.
Gaztelaniazko lanei dagokionez, Alejandro Morellón Marianoren 'El peor escenario posible' izan da aurtengo Euskadi Literatura Sariaren irabazlea. Edurne Portelak, Juan Infantek, Aixa de la Cruzek, Jesus Camarerok eta Patricia Millanek osotu duten epaimahaiko kideentzat liburu argi eta dibertigarria da, «irakurketa gozagarria», hain zuzen ere. «Gogoeta egiten du, adimen handiz eta umore beltzaren dosi onekin, ezohikoarekin eta zoragarriarekin dugun harremanaz, egoera arrotz edo ustegabekoetara egokitzeko dugun gaitasunaz, eta horrek bizirauten laguntzen digu, baina baita izaki apatiko ere bihurtzen gaitu», diote.
Eta astelehen honetan igarritako laugarren sariaren, Gaztelaniazko Saiakerako Euskadi Literatura Sariaren, inguruan, epaimahaiko kideek uste dute Ander Izagirreren 'Vuelta al país de Elkano'-k idazketan «ikerketa historikoaren zorroztasuna hizkera zabar eta umoretsuarekin konbinatzen» duela, «obra irakurtzen duenari pertsonaiak eta gorabehera historikoak hurbiltzen dizkiona». Maria Jesus Pandok, Iñigo Maraurik, Maria Pilar Rodriguezek, Maria Gorosarrik eta Mikel Reparazek osotutako epaimahaiak gaineratu duenez, Izagirrek «pertsonaia heroikoen desmitifikazioa eskaintzen du, baina gure begirada garaikidera hurbilduz. Kazetaritza pausatuaren tekniken eta xehetasun esanguratsuaren aukeraketan asmatzearen eskutik, ohiko kronika batetik haratago doan lan bat sinatzen du. Horrela, tesi originala eta korrontearen aurkakoa proposatzen du, herri isolatu baten iruditik aldentzen dena, itsasora begira bidaiatzen, arakatzen, eboluzionatzen eta nahasten den gizarte baten ikuspegian sakontzeko», amaitu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.