Borrar
Meabe eta ekimenaren antolatzaileak, astearte honetan, ekitaldiaren aurkezpenean. Bilboko Udala
Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' lanaren irakurketa, gaur, Arriagan

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' lanaren irakurketa, gaur, Arriagan

Idazle lekeitiarraren liburua etenik gabe irakurriko dute Bilboko antzokian 08.00etatik 14.00etara

Martes, 6 de junio 2023

Irakurtzea beti da plazer bat. Normalean bakarrik egiten dugu, baina esperientzia hori jende gehiagorekin partekatzea ere oso polita izan daiteke. Ez duzula inoiz egin? Ba ostegunean Arriaga Antzokian izango duzu aukera, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituari esker. Ekimenaren 16. edizioa izango da eta Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazle lekeitiarraren 'Kristalezko begi bat' eleberria izango du protagonista. Gainera, ekitaldiak Bilboko Alde Zaharrean dagoen euskaltegiaren 50. urteurrena ospatzeko ere balioko du.

Meaberen liburua Bilboko antzokian irakurriko dute 08.00etatik 14.00etara, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Laboral Kutxako antolatzaileek astearte honetan ekitaldiaren aurkezpenean azaldu dutenez. Halaber, nabarmendu dute «lehen lerroan dauden emakume guztiak omentzea, literaturaren ahots eta begirada berriak jasotzea eta klasikoetatik orainaldira zubi bat eraikitzea» bilatuko dela.

Ildo horretan, eta ekitaldiari indar gehiago emateko, Lekeitioko idazleak berak irakurriko ditu eleberriaren lehenengo lerroak Arriagan, 08.00etan, eta, ondoren, beste 200 bat pertsonak parte hartuko dute irakurketa jarraituan, euskal gizartearen arlo guztietakoak, hala nola, kultura eta gizarte eragileak, ikasleak, irakasleak, erakunde guztietako ordezkariak eta elkarteetako kideak. Besteak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek Meaberen liburua irakurriko dute atrilera igota. Eta tarteka, Bilboko institutuetako ikasleak, diasporako kideak eta munduko 50 euskal etxeetako euskara ikasleak irakurtzen agertzen diren bideoak ere proiektatuko dira. «Txandak nahiko beteta daude, baina edonor hurbildu ahal izango da, eta mikrofonoa uneren batean libre geratzen bada, zati bat ere irakurri ahal izango du», azaldu dute Bilbo Zaharra euskaltegitik.

Gainera, Arriaga plazan pantaila erraldoi bat jarriko da ekitaldia bertatik jarraitu ahal izateko, eta interesdunek EITBren webgunean ere ikusi ahalko dute.

«Euskarazko literaturaren feminizazioa»

'Kristalezko begi bat' 2013an argitaratu zen, eta, aurkezpenean nabarmendu dutenaren arabera, hori hautatuz, euskal literaturaren egungo belaunaldiari ere aitortza egin nahi izan diote, iaz Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' lanarekin aurreko belaunaldiari egin zitzaion bezala.

Meaberen lan hori autofikzioaren generoan koka daiteke, nahiz eta egileak «auto-imitazioa» terminoa nahiago duen liburua sailkatzeko, eta emakume izatearen kontzientzia eta gainontzeko emakumeekiko konplizitatea antzematen da bertan. Izan ere, 'Kristalezko begi bat' «euskarazko literaturaren feminizazioa» deitu denaren adibide ona da, azken urteetako euskal kulturaren fenomeno garrantzitsuenetako bat, alegia.

Azpimarratzekoa da Meabek literaturaren hainbat arlotan lan egin duela (poesia, haur eta gazte literatura eta narratiba) eta hainbat sari jaso dituela, horien artean, Espainiako Poesia Saria (2021), lehen aldiz euskarazko liburu bat jaso zuena 'Nola gorde errautsak kolkoan' lanari esker.

Orain arte irakurritako lanak

Esan bezala, ostegun honetako Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 16. ediziorako aukeratutako liburua 'Kristalezko begi bat' izan da, iaz Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' irakurri zuten bitartean.

Halaber, aurreko urteetan, Axularren 'Gero', Mogelen 'Peru Abarca', Jon Miranderen 'Haur besoetakoa', Ramon Saizarbitoriaren 'Hamaika pauso', Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox', Bernardo Atxagaren 'Obabakoak', Gabriel Arestiren 'Harri eta herri', Joseba Sarrionandiaren 'Narrazioa Guztiak', Franz Kafkaren 'Metamorfosia', Itxaro Bordaren '%100 Basque', Txomin Agirreren 'Kresala', Anjel Lertxundiren 'Otto Pette', Mariasun Landaren 'Ipuinak' eta Bernat Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' izan ziren aukeratutako obrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' lanaren irakurketa, gaur, Arriagan