Borrar
Meabe bere herrian, Lekeition. e. C.
Miren Agur Meabek Mexikoko literatur azoka batean parte hartuko du

Miren Agur Meabek Mexikoko literatur azoka batean parte hartuko du

FIL Guadalajaran, besteak beste, 'Quema de huesos' aurkeztuko du

leire larrazabal

Domingo, 27 de noviembre 2022, 02:33

Miren Agur Meabe idazleak Mexikora egingo du jauzi, FIL Guadalajara azokan aurkeztuko du 'Quema de huesos' eleberria. Gainera, egitarau ofizialeko hainbat ekitalditan hartuko du parte, baita azokaren harira Jalisco hirian antolatutako jarduera batean ere. Lekeitiarra, azaroaren 28an, Rocio Cerónekin elkarrizketa batean arituko da lehenbizi. Hurrengo egunean, beste ekimen batean parte hartuko du eta azaroaren 30ean, 'Quema de huesos' liburuaren aurkezpena egiteko aukera izango du.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, FIL Guadalajara sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetakoa eta urtero ehunka egile eta milaka profesional eta irakurle biltzen dituen iberoamerikar literaturaren hitzordu nagusia da. Bada, euskarazko literatura sorkuntzari ikusgarritasuna emateko xedearekin, Etxepare Euskal Institutua FIL Guadalajaran euskal idazleen parte hartzea sustatzen ari da 2011tik, bertako eta nazioarteko publikoari azken urteotan arrakasta nabarmenak lortu dituen literaturara hurbiltzeko aukera eskainiz.

Bertatik igaro dira Uxue Alberdi, Kirmen Uribe, Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi edo Eider Rodriguez bezalako euskal idazleak. Orain, Meaberen txanda da.

Consonnik argitaratua, 'Quema de huesos' da «euskal literaturaren munduan ibilbide luzea egin duen idazle baten» azken lana, berak euskaratik itzulia. Eleberriak kontatzen du heldutasun betean dagoen emakume batek oroitzapenetan bere nortasunaren aztarnak nola bilatzen dituen. Meaberen lana oso oparoa da, makina bat lan plazaraturikoa da, bai heldu, gazte zein haurrentzako idatziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Miren Agur Meabek Mexikoko literatur azoka batean parte hartuko du