Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 4 de enero 2023, 18:22
Asteazken honetan, urtarrilaren 4an, Jon Mirande Aipharsoro idazlearen (Paris, 1925-1972) heriotzaren 50. urteurrena ospatu da, eta data berezi horri behar bezalako garrantzia emateko, Deabruaren Eskolak argitara eman ditu euskaraz sekula argitaratu gabeko 12 testu, artikulu, poema eta gutun eta Goulven Pennaodekin batera idatzitako poema bat. Horrez gain, aurretik itzulia zen 'Nire sinestea' artikulua berriz euskaratu dute, itzulpenean bi akats esanguratsu zeudelako, horietako bat izenburua: orain, 'Gure sinestea' deitzera pasatu da.
Testu horiek guztiak sarean ipini dituzte eta euskaratutako testuez gain, jatorrizko bretoierazko testuak ere erakutsi dituzte (frantsesez argitaratutako 'Témoignage vascon' izan ezik), baitta zubi-gisa erabili den frantsesezko itzulpena ere. Hori nahikoa ez balitz, Mikel Soto idazle eta Deabruaren Eskolako kideak analisi bat idatzi du testu bakoitzaren alboan..
Testuen argitalpena hainbat irudi eta argazki berrirekin egin da, batzuk testu eta argitalpenenak eta bestelako batzuk, esate baterako, 1954ko irailaren 9an, Cornuallesko Castle Doren Jon Mirande bardo izendatzeko zeremonia Gorshedekoak (Mirande bera agertu ez arren).
Bi urteko prozesua izan da horien bilaketa, itzulpena, azterketa eta argitalpena eta bederatzi pertsonek parte hartu dute: Mikel Soto, Irati Jimenez, Esteban Montorio, Deabruaren eskolakideak; Padrig an Habask, bretoierazko itzultzailea eta proiektu honen laguntzailea; Joxe Austin Arrieta, Edorta Jimenez, Jon Alonso eta Bego Montorio itzultzaileak eta Urko Aiartza Olaso Dorrea Fundazioaren izenean.
Zehazki, 'Eusko testigantza', 'Er devobis anmarvolobis…', 'Dogma berriak', 'Begiratu bat Francoren Espainiari', 'Gure sinestea', 'Iudaica: Cha'ul Tchernikhovskiren poema bati buruz' eta 'Ben Gurion jauna nazional-sozialista da, ala?' artikuluak, 'Gure printzesa ttipi beltzari' eta 'SS haiek noiz itzuliko zain' poemak eta Mirandek 1948 eta 1957 urteen artean Telesforo Monzoni idatzitako bost gutun argitaratu dituzte.
Jon Mirande Ayphasorho (Paris, 1925-1972) euskal idazlea Zuberoako familia batean jaio zen, Frantziara joan zena lan bila. Bere aita Jean Mirande Garindañekoa zen eta bere ama, Marie Ayphasorho, sohütarra, biak Zuberoakoak. Parisen bi seme-alaba izan zituzten: zaharrena Marie, 1923an, eta Jon bi urte beranduago jaioa. Aragon Lizeoan ikasketak amaitu ondoren, eta Bigarren Mundu Gerra oraindik amaitu gabe, Jonek itzultzaile lana aurkitu zuen Finantza Ministerioan. Gaztetatik, hizkuntzen ikaskuntza gustatu zitzaion, eta euskararen gainean erortzen zen edozer irakurtzeari ekin zion. 1948an kristau eta demokrata izendatu zuen bere burua, baina zentzu kritikoarekin, hitz horien etiketa baino gehiago edukia maite baitzuen.
Andima Ibiñagabeitia idazle bizkaitarrarekin harreman estuak izan zituen, eta haren eraginpean Edgar Allan Poe, Per Denez, F. Nietzsche, F. García Lorca eta beste hainbat egileren lanak itzultzen hasi zen, baita Jokin Zaitegik Guatemalan zuzentzen zuen Euzko Gogoa aldizkarian bere lanak argitaratu ere. Euzko Deya eta Gernika aldizkarietan argitaratutako artikulu batzuek sekulako iskanbila sortu zuten nazionalismo ortodoxoaren lerroetan.
Bidaiari amorratua, Bretainia, Ingalaterra, Irlanda, Holanda, Alemania eta Danimarka bisitatu zituen. 1954an, Ibiñagabeitia arimako laguna Amerikara joateak hutsune sakona utzi zuen Miranderen bizitzan. Orduan, Koldo Mitxelenaren laguna egin zen, eta 1956ko Arantzazuko Kongresuan parte hartu zuen berarekin. Ordutik aurrera, Egan aldizkarian argitaratu zituen zenbait lan, Mitxelenak berak zuzentzen zuen aldizkarian. Ibiñagabeitia Caracasen argitaratzen hasi zen Irrintzi aldizkarian ere parte hartu zuen. 1959an amaitu zuen 'Haur besoetakoa' eleberria, batzuetan V. Nabokoven 'Lolita'rekin alderatuta. Hala ere, garai hartako intolerantziaren ondorioz, ez zuen argitaratzailerik aurkitu bere poemetarako, ezta bere nobelarako ere.
Txomin Peillenekin batera, 1962an Igela euskaldun heterodoxoen errebista ldizkaria sortu zuen, eta haren bizitza iragankorrak sei ale baino ez zituen ekarri. Goulven Pennaodekin batera, Ar Stourmer errealista bretoiaren argitalpenean parte hartu zuen, iruzkinekin eta olerkien itzulpenarekin. Jon Etxaide bere lagun handiari ere lagundu zion 'Etahun´en bertsoak gipuzkeraz' (1969) obra prestatzen.
1970ean Lur argitaletxeak 'Haur besoetakoa' eleberria argitaratu zuen, Gabriel Arestiren aurkezpen kritiko batekin. Arrakasta handia izan zuen eta ondorengo edizio ugari ere bai.
Gaixotasun psikiko luze baten ondoren, 1972ko abenduaren 28an hil zen, bere buruaz beste egin izanaren zantzu guztien arabera.
Gerraosteko euskal poetarik on eta modernoene honen hondakinak Thiaisko hilerrian daude.
(Patri Urkizu)
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.