![Mintzolak lau ikasleren gradu eta master amaierako lanak saritu ditu](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2024/06/11/mintzola-k0zG-U220350450258hcG-1200x840@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
![Mintzolak lau ikasleren gradu eta master amaierako lanak saritu ditu](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2024/06/11/mintzola-k0zG-U220350450258hcG-1200x840@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 5 de junio 2024, 12:00
Mintzolak Garazi Dominguez, Maddi Ormazabal, Odei Guirado eta Ana Jaunarena ikasleen gradu eta master amaierako lanak saritu ditu. Ikertzaile bakoitzak 1.500 euro gordin jasoko ditu, eta irailaren 30era bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko.
Euskaltzaindiako iturriek gogorarazi dutenez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu eta master amaierako zortzi lan saritzeko deialdia argitaratu zuen joan den martxoan, Mintzola proiektuaren bidez.
Akademiaren arabera, ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, eta hori aitortzea eta unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa aukeratu izana saritzea da deialdiaren helburua.
Denera, sei eskaera aurkeztu dira deialdi honetan, hiru eskaerak gradu amaierako lanen egitasmoak dakartza eta beste hirurek master amaierako proposamenak, eta epaimahaiak ondoko lau egitasmo hauek hautatu ditu: 'Hitz funtzional goiztiarrak. Haur euskaldun elebakarren hizkuntzaren jabekuntzaren azterketa' (Garazi Dominguez), 'Euskal hizkeraren erritmoa' (Maddi Ormazabal), 'Hezkuntza formalean, aisialdi-antolatua eta ludikotasuna ardatz, euskarazko hizkera informalaren ikas-irakaskuntza. Zailtasunen gainetik onura anitz' (Odei Guirado) eta 'Nokaren higatzea Ortzaizen' (Ana Jaunarena).
Kontuan hartutako ebaluazio irizpideak izan dira ikerketaren helburuen egokitzapena Mintzolak zehaztuta dituen iker-lerroetara; lanen kalitatea, hau da, ikerketa gaia eta helburua ondo zehaztuta egotea, metodologia egokia izatea eta ondo garatua egotea eta lana argi eta ondo idatzita eta egituratua egotea; lanen garrantzia eta originaltasuna, hots, lanak jakintzari egindako ekarpena, maila teorikoan zein metodologikoan egindako berrikuntzak, eta ikuspegi interesgarria eskaintzea eta etorkizunerako lan ildoak irudikatzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.