Borrar
Guztira 53 aktibitate atondu dituzte, Mintzalasai festibalaren hamaikagarren edizioaren baitan. MINTZALASAI
Mintzalasai euskararen aldeko jaialdia ospatuko dute Biarritzen, Angelun eta Baionan

Mintzalasai euskararen aldeko jaialdia ospatuko dute Biarritzen, Angelun eta Baionan

Sorpresa ugariz beteta dator irailaren 19etik 25era bitartean ospatuko den egitasmo hauxe, ohiko hitzorduez gainera, norbanakoek euskaraz harremantzeko momentuak eta esparruak izango dituztelarik

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 13 de septiembre 2022, 21:10

Mintzalasai euskararen aldeko jaialdia ospatuko dute datorren astelehenetik igandera bitarte (irailaren 19etik 25era) Biarritzen, Angelun eta Baionan. Hala, sorpresa ugariz beteta dator egitasmo hauxe, ohiko hitzorduez gainera, norbanakoek euskaraz harremantzeko momentuak eta esparruak izango dituztelarik. Guztira 53 aktibitate atondu dituzte, Mintzalasai festibalaren hamaikagarren edizioaren baitan. Guzti hauxe posible izateko 45 eragile izan dira buru belarri lanean.

Ipar Euskal Herria euskalduntzea erronkatzat duen ekimenak, hainbat ildotako jarduerak atonduko ditu aipatutako egunetan, hala nola, kirol jarduerak, hausnarketarako momentuak, haurren eguna, aisialdia eta kultura, baita festa ere.

Mintzalasai elkarteko kideek nabarmendu dutenez, euskara egunerokotasunean erabiltzeaz jabetzea du xedetzat proiektuak; okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harlekuan, haur parkean edota ezezagunekin harremantzerakoan euskal hizkuntza erabiltzeaz, alegia. Hitz gutxitan, euskara gabezi horri buelta bat eman nahi diote, euskaraz mintzatzeko ohitura ez duten pertsonak elkarren artean bilduz eta urtean barrena frantses hutsean bizi diren tokietara ekarriz.

Mintzalasai elkarteak nabarmentzen duenez, egun Ipar Euskal Herrian bizi duten egoera diglosikoa iraultzeko, dinamika eta formatu berriak asmatu beharra ikusten dute. Euskara hizkuntza bizikidetza inklusiorako giltzarria izango diren esparruak, hain zuzen ere, garai, aukera eta ohitura berriak ailega daitezen ezinbesteko baita egoera aldatzea, beren esanetan.

Nahi duen edonork honako esteka honetan ikuskatu ditzake Mintzalasai jaialdiaren hamaikagarren edizioaren nondik-norakoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mintzalasai euskararen aldeko jaialdia ospatuko dute Biarritzen, Angelun eta Baionan