Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Mikel Soto. Juantxo Egaña
Mikel Sotok eskuratu du Tene Mujika beka

Mikel Sotok eskuratu du Tene Mujika beka

Iruindar idazleak Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu bati esker saritu dute

Leire Larrazabal

Viernes, 12 de enero 2024, 12:46

Mikel Soto iruindar idazleak Tene Mujika beka lortu du Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu bati esker. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu. Modu horretan, aurten aurkeztutako proiektuen artean Sotorena izan da garailea, Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak emandako erabakiaren ondoren. Orain, urtebeteko epea izango du Sotok lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

Sotok 'Mirande: Herriminez, ezin-minez' izenburua jarri dio bere egitasmoari. Bertan, duela ia ehun urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko xehetasun batzuk eskaini nahi ditu: batetik, Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak ikertu, Miranderen bilakaeran funtsezkoak izan arren aski ezezagunak baitira euskaldunontzat; bestetik, Miranderen lan ezezagun batzuk topatzen saiatu, batik bat (baina es soilik) bretoieraz idatziak; eta azkenik, Miranderen biografian hondarreko urteotan egin diren aurkikuntza guztiak bateratu, biografia osatu bat plazaratzeko, publiko zabalarentzat.

Soto Historian lizentziatua da eta urtetan izandako editore lanagatik da batik bat ezaguna euskal kulturan, egun irakaskuntzan ari bada ere. 'Suak pizten direnean' poesia-liburua kaleratu zuen 2020an. 'Deabruaren eskola' dibulgazio literarioko proiektu digitalean parte hartzen du, eta torturaren salaketako ekintzaile gisa ere dihardu, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mikel Sotok eskuratu du Tene Mujika beka