Borrar
zinea.eus
Mikel Gurrearen euskarazko 'Heltzear' film laburrak Veneziako Zinemaldian parte hartuko du

Mikel Gurrearen euskarazko 'Heltzear' film laburrak Veneziako Zinemaldian parte hartuko du

Mostra Internazionale zinemaldian aurkeztu den euskarazko lehen film laburra izango da

Paul Picado

Martes, 27 de julio 2021, 21:53

Mikel Gurrearen 'Heltzear' izeneko euskarazko film laburrak irailaren 1etik 11ra bitartean izango den Veneziako Nazioarteko Zinemaldian parte hartuko du. Horrela, zinemaldi horretan aurkeztu den euskarazko lehen film laburra izango da. Bestalde, Kimuak, urtero Euskadin egindako film laburrik onenak biltzen dituen katalogoak, aurten aukeratu dituen zazpi filmetako bat ere izan da. Filma Orizzonti atalaren barruan izango da ikusgai.

Donostian kokatua dago, 2000. urtean, euskal gatazka oraindik pil-pilean zegoenean. Haizea Oses, Mikel Arruti eta Oier de Santiago dira protagonistak. Sara 15 urteko eskalatzailea da, eta hurbil ez duen nebari gutun bat idazten dion bitartean, bere bizitzako igoerarik zailenerako ere prestatuko da.

Mikel Gurrea, berez, donostiarra da, eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Bartzelonan. Geroago, master bat egin zuen London Film Schoolen. Orain arte beste zortzi lan ere egin ditu, besteak beste, 'Primo' (2008. urteko film laburra), 'Los gatos del tejado' (2009. urteko film laburra), 'Rojo en el agua' (2010eko film laburra), 'Chessmates' (2013ko iragarkia), 'Txoria' (2013ko dokumental laburra), 'Foxes' (2015eko filma), 'Suro' (2018an, gaur egun filmatzen ari den bere lehen film luzea) eta 'Heldu' (2018an, oraindik ere garatzen ari den film luzea).

Bere lanek hainbat jaialditan parte hartu dute, eta zenbait ere irabazi dituzte. Esaterako, 'Chessmates' dokumentala PRIX Europako sari baterako hautatu zuten; 'Foxes' filmak Montrealgo Zinemaldian saritzeaz gain, urte horretako KIMUAK katalogorako ere hautatu zuten. Bestalde Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten. Era berean, aurtengo udan filmatzen ari den 'Suro' filma Ikusmira Berriak programarako hautatu dute, proiektuak babestu eta sustatzeko egonaldi-programa dena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mikel Gurrearen euskarazko 'Heltzear' film laburrak Veneziako Zinemaldian parte hartuko du