El sorteo de la Primitiva acumula el bote para la próxima semana: comprobar resultados de este sábado 1 de febrero
Mikel Ayllon. El Correo

Mikel Ayllonek 'Elur Beltza' liburua aurkeztuko du Gasteizen

Ekitaldia Ignacio Aldecoa kultur etxean izango da, astelehen honetan, 19.00etan

Mikel Garcia

Sábado, 15 de abril 2023, 01:08

Mikel Ayllonek 'Elur Beltza' euskarazko liburuaren aurkezpena egingo du Gasteizen, astelenean, apirilaren 17an. Ekitaldia Ignacio Aldecoa kultur etxean izango da 19.00etan. Liburu honekin, idazleak kultur etxearen izena daraman saria irabazi zuen iaz.

Publicidad

Kultur etxeak literatura eta antzerkiaren inguruko lau hitzaldi antolatu ditu apirilerako astelehenetako zikloan, Liburuaren Eguna ospatzeko aitzakiarekin. Lehenengo hitzordua apirilaren 3an izan zen, non Antonio Venturaren 'La literatura infantil en castellano desde sus inicios al presente' liburuari buruz hitz egin zuten. Idazle, editore eta Babar aldizkariaren sortzaileak haur literatura, bere historia, korronteak, egileak eta argitalpen proiektu esanguratsuak ulertzeko gakoak eman zituen, gaiaren egungo panoramikarekin batera.

Orain, esan bezala, Ayllonen txanda izango da astelehenean, eta asteazkenean, apirilaren 19an, Joserra Rodriguezek 'Los poetas del rock' liburuari buruz hitz egingo digu. Apirilaren 24an, astelehenean, berriz, Sandra Maturana 'El papel del espectador: de leer a ver teatro' liburuari buruz ariko da. Guztiak 19.00etan izango dira, eta sarrera doakoa, lekuak bete arte.

Horiez gain, beste bi jarduera antolatu dira. Lehena, apirilaren 19an, asteazkenean, arratsaldeko 18.00etan, izango da, non Carmen Elvira Pamiela-kalandra proiektuaren arduradunak album ilustratuak irakurtzeko tailerra eskainiko duen. Helduei zuzendutako tailerra da, haurrak irakurketara erakartzeko eta haien sormena, pentsamendu kritikoa eta sentsibilitatea sustatzeko. Kontuan izan beharrezkoa dela webgunean izena ematea.

Bigarrena, bestalde, apirilaren 21ean, ostiralean, 12.00etanizango da, eta, bertan, Ritxar Bacete idazleak Aita izeneko album ilustratua aurkeztuko du. Mario Unamuno itzultzailearekin batera egingo du. Liburu ikusgarri honek 25 istorio labur biltzen ditu, beste hainbeste gurasoren bizitzako xehetasunetan oinarrituta. Aitatasun modu berriak ezagutzeko aukera, hala nola, guraso parte-hartzaileagoak, emozionalagoak, zaintzaileagoak, baketsuagoak eta presenteagoak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad