ONDARROAKO UDALA

Mikel Alvarezek bere lehendabiziko nobela plazaratu du, 'Euskalia'

Zientzia-fikzio generoko lana dugu hauxe, nobela beltzaren zertzeladak ere aurkezten dituena

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 4 de noviembre 2022, 19:54

Mikel Alvarezek bere lehendabiziko nobela plazaratu du, 'Euskalia'. Zientzia-fikzio generoko lana dugu hauxe, nobela beltzaren zertzeladak ere aurkezten dituena. Keinu ugari egiten dizkio politikari, zinemari edota komikiari eleberri honek.

Publicidad

Mikel Alvarez pasa den urtean Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketaren irabazlea izan zen. Orotara 20 proiektu aurkeztu ziren txapelketa honetara eta Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak Alvarezek aurkeztutako obra saritzea erabaki zuten aho batez.

Lanaren abiapuntua XXIII. mendea da, aurkikuntza sinestezin batzuei esker euskaldunak unibertsoko potentzia nagusi bihurtu direnean, hain zuzen ere. Hala 'Euskalia' bezala bataiatzen dute Galaxiarteko Erresuma berri hori. Izan ere, apurka herritarrak euskaldunen kolonizazioaren biktima bihurtu dira eta horren inguruan jende guztia ez dago harro, kultura espainiarraren berreskurapenaren alde borrokan ari diren Izar eta Ugutz, tarteko.

Hauexek aspaldiko Espainiako kultura eta hizkuntzaren hegemonia berreskuratu nahiko dute, baita hura bereganatzeko estrategia bat landu ere. Hori dela medio, XXI. mende hasierara bidaiatzea proposatzen dute, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten ekintzok zapuztu.

Mikel Alvarez beasaindarra Soziologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Ikus-entzunezkoetan lizentziaduna ere Mondragon Unibertsitatean. Goierri Irrati-Telebistan lan egin izan du hainbat urtez kazetari gisa. Gaur egun, berriz, Bira Produkzioak konpainian dabil, ikus-entzunezkoak sortzen. EITBk estreinatutako 'Altsasu' telesaileko gidoilarietako bat izan zen Alvarez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad