Borrar
'Mihiluze' saioaren denboraldi berria, aste honetan, ETB 1en

'Mihiluze' saioaren denboraldi berria, aste honetan, ETB 1en

Programa itxura berrituarekin itzuliko da: platoaren irudi berriaz gain, aurretik ikusi ez diren proba dibertigarriak ikusi ahal izango dira iluntzero.

Zurekin

Sábado, 9 de septiembre 2023, 23:04

Euskara eta umorea ardatz dituen 'Mihiluze' lehiaketa jostariaren denboraldi berria abiatuko da astelehen honetan, irailaren 11n, Euskal Telebistan. Hala, astelehenetik ostegunera ikus-entzuleek Ilaski Serrano eta Antton Telleriak aurkeztutako saioaz gozatu ahal izango dute 21.30etik aurrera, ETB 1en eta eitb.eus-en.

Aurreratu dituzten nobedadeei dagokionez, itxura berriturik abiatuko dute ikasturtea: alde batetik, irudi berri eta ikusgarria izango du platoak, eta bestetik, proba berri dibertigarriei aurre egin beharko diete lehiakideek. Horiek lanak ondo eginez gero, sari handiak eraman ahal izango dituzte. Izan ere, lehendabiziko saioan, 20.000 euroko zakua eramateko aukera izango dute parte hartuko duten hiru bikoteek.

Hori nahikoa ez balitz, 'Bai edo Bai' izeneko azken probarekin batera dator aurtengo berrikuntza nabarmenetako bat. Aplikazio baten bidez, telebistako emisioa ikustearekin batera, etxetik jokatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Udazken honetan jarriko da martxan Mihiluzeren APP berria eta aplikazio honen bidez jokatzen dutenek ere hainbat sari irabazteko aukera izango dute.

Astelehenetik aurrera ikusgai izango dugun 'Mihiluze!' saioaren denboraldi berria Euskal Telebistak lehiaketa berreskuratzea erabaki eta urtebetera iritsi da. Izan ere, lehen faseak 2006 eta 2013 artean iraun zuen. Orduan, Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkezten zuten. 2022ko irailean berreskuratutako saioa, berriz, Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkezten dute. Denboraldi berriaz gozatu nahi baduzu, beraz, aukera izango duzu astelehenetik ostegunera, ETB1n eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Mihiluze' saioaren denboraldi berria, aste honetan, ETB 1en